125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen
duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garesko udalerrian okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko udalerrian okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2005407