125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Plan ekonomiko-finantzarioa, aurrekontua egonkortzeko. Onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen onestea Plan ekonomiko-finantzarioa, 2019ko ekitaldiko likidazioari dagokionez.

Bete dadin Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua, onetsitako Plan ekonomiko-finantzarioaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, aditzera emateko, ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Mendabian, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2005131