125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa ordenantza fiskalean, eremu publikoko, herri-lurretako eta erabilera publikora atxikitako lur pribatuen lurzoruko eta lurpeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen horretan.
Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea indarrean dagoen Eremu publikoko, herri-lurretako eta erabilera publikora atxikitako lur pribatuen lurzoruko eta lurpeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantzan, COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako ezohiko egoeraren ondorioz, epe horretan tarifak ez kobratzeko.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da Eremu publikoko, herri-lurretako eta erabilera publikora atxikitako lur pribatuen lurzoruko, eta zorupeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketa, eta haren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2005504