125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, Kirol eta kultura-instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea indarrean dagoen Kirol eta Kultura-instalazioen erabilera arautzen duen ordenantzan, COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako ezohiko egoera bitarteko tarifak ez kobratzeko.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da Kirol eta Kultura-instalazioen erabilera arautzen duen ordenantzan egin aldaketa, eta haren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2005502