125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

153/2019 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki entitateei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abenduaren 20an emandako 269/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan proposatu da Nafarroako udal eta kontzejuei xede horretarako dirulaguntzak ematea onets dadila.

COVID-19ak nazioaren lurralde osoan eragin duen osasun publikoko larrialdi egoeraren ondorioz, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eman zen, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma-egoera deklaratzen duena (geroago martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak aldatuta), zeren, hitzaurrean adierazten baita: “Gertaerak hain agudo bilakatzeak, bai nazioan eta baita nazioartean ere, eskatzen du neurri eraginkorrak berehala hartzea, egoerari aurre eginen bazaio.”

COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatu du sektore publikoko prozedurak tramitatzeko epeak etetea eta mugaegunak bertan behera uztea. 4. puntuan adierazten da ezen “deusetan galarazi gabe aurreko ataletan ezarritakoa, errege dekretu honek indarra hartzen duen unetik sektore publikoko entitateek ahalmena izanen dute alarma egoera justifikatzen duten egitateei zuzen-zuzenean lotutako egoerei buruzko prozedura administratiboei jarraipena emateko, behar bezala arrazoituta, baita, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamenduari begira, ezinbestekoak diren prozedurei ere”.

Maiatzaren 6an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege-dekretua, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko kultura sektoreari laguntzeko tributuen esparruko neurriak onesten dituena, zeinaren zortzigarren xedapen gehigarrian, aplikazio orokorrekoa denean, esaten baita:

“Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuak ezartzen duenaren ondorioetarako (COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen du dekretu horrek), errege lege-dekretu honek indarra hartzen duenetik, sektore publikoko entitateen kontratazio publikoaren arloko prozeduretarako epeen eta mugaegunen etendura kentzea erabaki da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluak definitzen duen zentzuan, eta beraz Espainiako antolamendu juridikora ekarriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EE eta 2014/24/EE Zuzentarauak, baldin eta tramitazioa baliabide elektronikoak erabiliz egiten bada”.

17/2020 Errege Lege-dekretuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Hau honela, Nafarroako toki entitateei (udalak eta kontzejuak) dirulaguntzak emateko deialdia ebaztea onesten da, 0tik 3 urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. III. eranskinean agertzen diren Nafarroako udal eta kontzejuei dirulaguntzak ematea onestea; zenbatekoa, guztira, 151.462,73 eurokoa da.

2. Dirulaguntza horien ordainketa 2020ko aurrekontuko “Obrak 0-3 urtekoen udal jabetzako ikastetxeetan” izeneko 410001-41810-7609-325106 partidaren kargura eginen da (40000085 kontabilitate esp.) (DDBNko 490634 deialdi zenbakia), obrak bukatu ondoko ordainketa bakarraren bidez.

3. Erantsitako II. eranskinean bildutako eskaeren hurrenkera onestea.

4. Uharteko Udalaren eskaera ez onartzea, epetik kanpo aurkeztu delako.

5. Berako Udalari sukaldea ekipatzeko dirulaguntza ez ematea, jarduera hori ez delako diruz lagungarria, oinarri arautzaileen 4. apartatuaren arabera.

6. Vianako Udalari patioan jolaserako etxetxo bat instalatzeko dirulaguntza ez ematea, jarduera hori ez delako diruz lagungarria, oinarri arautzaileen 4. apartatuaren arabera.

7. Honekin batera atxiki den I. eranskina onestea. Eranskin horretan, Nafarroako udal eta kontzejuei onartutako eta ukatutako dirulaguntza-eskaerak biltzen dira.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

9. Ebazpen hau eta bere eranskinak udal eta kontzeju interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, alarma egoeraren deklarazioa amaitu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

10. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatura, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalera, Obren Atalera eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 14an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Onartu ez diren, onartu diren eta ukatu diren eskaerak, 2020

ESKAERA

TOKI ENTITATEA

DIRULAGUNTZAREN XEDEKO OBRA

AURREKONTUA (BEZik gabe)

ERREGISTRO ZENBAKIA

AURKEZPEN EGUNA

ESKAERA EZ ONARTUA (epetik kanpo aurkeztua, azken eguna 2020/05/25).

1

2020/171883

2020/2/26

UHARTEKO UDALA

ONETSITAKO ESKAERAK

1

2020/154019

2020/2/21

BAZTANGO UDALA

Barneko zureria sendotzea-erabiltzeko segurtasuna-

2.400,00

2

2020/147920

2020/2/20

CAPARROSOKO UDALA

Estalkia birgaitzea-eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzea-

26.668,93

3

2020/159453/2020/307372

2020/2/24

KASEDAKO UDALA

H-Hko ikastetxe berri bat eraikitzeko birmoldaketa

50.004,00

4

2020/160845

2020/2/24

ESTERIBARKO UDALA

Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzea

66.653,00

5

2020/132954

2020/2/14

IRUNBERRIKO UDALA

Patioko zoladura jarraitua hobetzea.

1.705,00

6

2020/149370

2020/2/20

ORKOIENGO UDALA

Eskola barneko kautxuzko zoladura ordeztea –I. fasea–

18.590,82

7

2020/142227

2020/2/18

AZKOIENGO UDALA

Jolastokian kautxuzko zoladura aldatzea.

6.150,00

8

2020/168374

2020/2/25

DONEZTEBEKO UDALA

Barneko eraberritze-obra lantegi bat egiteko.

23.911,69

9

2020/157711

2020/2/24

ULTZAMAKO UDALA

Eskudela eta leihoen babes-hesia ordeztea.

2.750,00

10

2020/140974

2020/2/18

VIANAKO UDALA

Bularreko haurren patioaren segurtasun-eremua egokitzea.

3.068,20

11

2020/140974

2020/2/18

VIANAKO UDALA

Arkupe finkoa bularreko haurren patioan.

8.900,00

12

2020/140974

2020/2/18

VIANAKO UDALA

Jantokiko eremua zedarritzeko hesi mugikorra.

447,10

13

2020/140974

2020/2/18

VIANAKO UDALA

Jantokiko eremuaren baldintza akustikoak hobetzea.

6.612,00

14

2020/168366

2020/2/25

ALESBESKO UDALA

Erabilera anitzeko aretoko kautxuzko zoladura aldatzea.

7.097,60

15

2020/168366

2020/2/25

ALESBESKO UDALA

Estalki laua eta barneko paramentuak konpontzea - Osasungarritasuna

5.971,89

16

2020/168366

2020/2/25

ALESBESKO UDALA

Kanpoko eguzki-oihalak jartzea.

2.089,36

UKATUTAKO ESKAERAK

1

2020/168263

2020/2/25

BERAKO UDALA

Sukalde berriaren ekipamendua.*

16.286,00

2

2020/140974

2020/2/18

VIANAKO UDALA

Patioaren ekipamendua, “ziza” erako jolaserako etxetxoarekin.*

1.900,00

* Uko egindakoak, deialdiaren xedearekin bat ez etortzeagatik.

II. ERANSKINA

Eskaeren lehentasuna, 2020

TOKI ENTITATEA

IKASTETXEA

DIRULAGUNTZAREN XEDEKO OBRA

SORRERA-DATA

IKASLE KOPURUA

AURREKONT. (BEZik gabe)

AURREKONTUAREN %65, GEHIENEZ (eurotan)

1. LEHENTASUN ORDENA

KASEDAKO UDALA

Haur hezkuntzako ikastetxe berria

HHko ikastetxe berri bat eraikitzeko birmoldaketa

-

-

50.004,00

32.502,60

32.502,60

2. LEHENTASUN ORDENA

0,00

3. LEHENTASUN ORDENA

ALESBESKO UDALA

“Alesbesko haur eskola” HE

Erabilera anitzeko gelako kautxuzko zoladura aldatzea.

2000/9/1

42

7.097,60

4.613,44

ALESBESKO UDALA

“Alesbesko haur eskola” HE

Estalki laua eta barneko paramentuak konpontzea

2000/9/1

42

5.971,89

3.881,73

BAZTANGO UDALA

“Baztango udal haur eskola” HE

Barneko zureria sendotzea

2009/6/15

65

2.400,00

1.560,00

AZKOIENGO UDALA

“Azkoiengo 0-3 urteko Haur Eskola” HE

Jolastokian kautxuzko zoladura aldatzea

2009/12/23

58

6.150,00

3.997,50

VIANAKO UDALA

“Don Jaime Garcia Orio” HE

Bularreko haurren patioaren segurtasun-eremua egokitzea.

2010/3/25

32

3.068,20

1.994,33

ESTERIBARKO UDALA

“Esteribarko Udalaren Haur Hezkuntzako lehen zikloko Eskola” HE

Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzea

2013/5/2

34

66.653,00

43.324,45

ULTZAMAKO UDALA

“Xinbili-Xanbala” HE

Eskudela eta leihoen babes-hesia ordeztea

2013/8/29

26

2.750,00

1.787,50

IRUNBERRIKO UDALA

“Irunberriko 0-3 urteko Haur Eskola” HE

Patioko zoladura jarraitua hobetzea.

2013/8/29

10

1.705,00

1.108,25

ORKOIENGO UDALA

“Ostadar” HE

Eskola barneko kautxuzko zoladura ordeztea -I. fasea-

2013/11/28

49

18.590,82

12.084,03

74.351,23

4. LEHENTASUN ORDENA

ALESBESKO UDALA

“Alesbesko haur eskola” HE

Kanpoko eguzki-oihalak jartzea

2000/9/1

42

2.089,36

1.358,08

DONEZTEBEKO UDALA

“Askin Haurtzaindegia HE” HE

Barneko eraberritze-obra lantegi bat egiteko

2009/4/21

29

23.911,69

15.542,60

VIANAKO UDALA

“Don Jaime Garcia Orio” HE

Arkupe finkoa bularreko haurren patioan.

2010/3/25

32

8.900,00

5.785,00

VIANAKO UDALA

“Don Jaime Garcia Orio” HE

Jantokiko eremua zedarritzeko hesi mugikorra

2010/3/25

32

447,10

290,62

VIANAKO UDALA

“Don Jaime Garcia Orio” HE

Jantokiko eremuaren baldintza akustikoak hobetzea

2010/3/25

32

6.612,00

4.297,80

27.274,10

5. LEHENTASUN ORDENA

CAPARROSOKO UDALA

“Segunda Generación de Caparroso” HE

Estalkia birgaitzea-eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzea

2013/4/18

48

26.668,93

17.334,80

17.334,80

6. LEHENTASUN ORDENA

0,00

III. ERANSKINA

Emandako dirulaguntzen zerrenda, 2020

TOKI ENTITATEA

IFZ

IKASTETXEA

DIRULAGUNTZAREN XEDEKO OBRA

AURREKONT. (BEZik gabe)

AURREKONTUAREN %65, GEHIENEZ (eurotan)

KASEDAKO UDALA

P3106800J

Haur hezkuntzako ikastetxe berria

H-Hko ikastetxe berri bat eraikitzeko birmoldaketa

50.004,00

32.502,60

ALESBESKO UDALA

P3125400F

“Alesbesko haur eskola” HE

Erabilera anitzeko aretoko kautxuzko zoladura aldatzea

7.097,60

4.613,44

ALESBESKO UDALA

P3125400F

“Alesbesko haur eskola” HE

Estalki laua eta barneko paramentuak konpontzea

5.971,89

3.881,73

BAZTANGO UDALA

P3105000H

“Baztango udal haur eskola HE” HE

Barneko zureria sendotzea

2.400,00

1.560,00

AZKOIENGO UDALA

P3120200E

“Azkoiengo 0-3 urteko Haur Eskola” HE

Jolastokian kautxuzko zoladura aldatzea

6.150,00

3.997,50

VIANAKO UDALA

P3125100B

“Don Jaime Garcia Orio” HEko Bularreko haurren patioaren segurtasun-eremua egokitzea

3.068,20

1.994,33

ESTERIBARKO UDALA

P3109700I

“Esteribarko Udalaren Haur Hezkuntzako lehen zikloko Eskola” HE

Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzea

66.653,00

43.324,45

ULTZAMAKO UDALA

P3123600C

“Xinbili-Xanbala” HE

Eskudela eta leihoen babes-hesia ordeztea

2.750,00

1.787,50

IRUNBERRIKO UDALA

P3115800I

“Irunberriko 0-3 urteko Haur Eskola” HE

Patioko zoladura jarraitua hobetzea.

1.705,00

1.108,25

ORKOIENGO UDALA

P3190800G

“Ostadar” HE

Eskola barneko kautxuzko zoladura ordeztea –I. fasea–

18.590,82

12.084,03

ALESBESKO UDALA

P3125400F

HH “Alesbesko haur eskola”

Kanpoko eguzki-oihalak jartzea

2.089,36

1.358,08

DONEZTEBEKO UDALA

P3122100E

“Askin Haurtzaindegia HE” HE

Barneko eraberritze-obra lantegi bat egiteko

23.911,69

15.542,60

VIANAKO UDALA

P3125100B

“Don Jaime Garcia Orio” HE

Arkupe finkoa bularreko haurren patioan.

8.900,00

5.785,00

VIANAKO UDALA

P3125100B

“Don Jaime Garcia Orio” HE

Jantokiko eremua zedarritzeko hesi mugikorra

447,10

290,62

VIANAKO UDALA

P3125100B

“Don Jaime Garcia Orio” HE

Jantokiko eremuaren baldintza akustikoak hobetzea

6.612,00

4.297,80

CAPARROSOKO UDALA

P3106400I

“Segunda Generación de Caparroso” HE

Estalkia birgaitzea-eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzea

26.668,93

17.334,80

151.462,73

Iragarkiaren kodea: F2005042