125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Aldaketa hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa onesten da hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan, eranskinean zehazten den moduan. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean.

Garden, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

ALDAKETA, GARDEKO UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Beste apartatu bat eransten da, honela: “3 bis. Kolunbarioa alokatzea (gehienez 4 nitxo kolunbarioko):

a) Gardeko Udalean erroldatuak, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin: 300 euro.

b) Gardeko Udalean erroldatu gabeak: 500 euro.

c) Kolunbarioaren alokairua luzatzea: 300 euro.

Aldaketa honetan jasotzen ez den gainerako guztian, Gardeko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: L2005085