125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Aldaketa udal igerilekuetako tasetan. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2020ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal igerilekuen zerbitzurako 2020. urtean indarrean izanen diren tasak.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aipatu 2020rako tasak.

Kasedan, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2005320