124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko maiatzaren 27an hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak salmenta bidez esleitzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Prezioen azken eguneratzea Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 6an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2019ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, apirilaren 28koan.

Industria Sustatzeko Zerbitzuaren txostenarekin bat, nola industria lurzatien salmenta murriztu den eta ondoko probintziek lehia handia egiten dutenez industria lurzorurako prezio lehiakorragoekin, komeni da ez handitzea Nafarroako Gobernuak sustatutako industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak, eta, hortaz, aipatutako erabakiaren bidez onetsitako prezio berei eustea 2020an, baita hartan zehazten diren gainerako baldintzei ere, eta handitzea prezio murriztua duten lurzatien zerrenda, gutxi direlako.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak honako hauek izatea:

INDUSTRIALDEAREN IZENA

PREZIOA / m²

(eurotan)

Buñuelgo industrialdea

20,85

Caparrosoko industrialdea

19,13

Castejongo industrialdea

20,81

Izizeko industrialdea

19,50

Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdea

12,19

Olaztiko industrialdea

39,75

Rocaforte-Zangozako industrialdea

16,50

Vianako “La Alberguería” industrialdea

41,25

Prezio horiei balio erantsiaren gaineko zergaren indarreko tasa gehituko zaie.

2. Aipatu industrialde bakoitzeko lurzati guztiei aplikatuko zaizkie prezio horiek, salbu eta jarraian adierazitako lurzatiei, honako prezio hau izanen baitute:

a) Buñuelgo industrialdea: Buñuelgo 2. poligonoko 935. katastro-lurzatia: 16,68 euro/m².

b) Caparrosoko industrialdea: Caparrosoko 5. poligonoko 830. (zati bat), 831. eta 832. katastro-lurzatiak: 16,26 euro/m².

c) Castejongo industrialdea: Castejongo 1. poligonoko 72. katastro-lurzatia: 13,53 euro/m².

d) Castejongo industrialdea: Castejongo 1. poligonoko 67. eta 73. katastro-lurzatiak: 14,57 euro/m².

e) Vianako “La Alberguería” industrialdea: Vianako 19. poligonoko 1111., 1115. eta 1142. katastro-lurzatiak: 35,06 euro/m².

f) Vianako “La Alberguería” industrialdea: Vianako 19. poligonoko 1145. katastro-lurzatia: 28,87 euro/m².

3. Garapen Ekonomikorako Departamentuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak beharrezkoak diren jarduketak eginen ditu; batetik, zaharkituta geratu ahal izan den poligonoen partzelazioa eguneratzeko eta, bestetik, lurzati balioaniztunen kalifikazio urbanistikoa aldatzeko, lurzati horiek errazago merkaturatzeko, eta horien salmenta balioa suspertzeko.

4. Salmenten behin betiko esleipenaren ebazpena erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik ematen denean, kasu guztietan erabaki honen 1. eta 2. apartatuetan finkatutako prezioak aplikatuko dira, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenetan barne.

5. Nafarroako Gobernuak kasuan-kasuan finkatuko du, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera, azalera handiko instalazio bereziak ezartzeko erabiliko den industria lurzoru urbanizatu gabea saltzeko prezioa. Betiere enpresa adjudikazio-hartzailearen kontura izanen da beharrezkoak diren azpiegituren kostua.

6. Enpresa adjudikazio-hartzailearen kontura izanen dira salerosketaren eskritura publikoa formalizatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak.

7. Prezioa ordaintzeko gerorapenen bat onesten den kasuetan aplikatuko den interes-tasa ez da Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Organikoan ezartzen den diruaren legezko interesa baino txikiagoa izanen.

8. Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdean salduko diren lurzatietan, fatxadaren luzera sakoneraren herena izanen da.

9. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2005254