124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-930

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Desoioko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: San Pedro ibaia (Linares ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Desoio (Nafarroa).

Desoioko isuria (Nafarroa) hobi-iragazki biologikoan arazten da, eta ondoren San Pedro ibaira doa, ezkerraldetik, urtean 5.850 m³-ko emariarekin. San Pedro ibaia Odron ibaira isurtzen da, eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005227