124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2020ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 7/2019 aldaketa egitea Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jaitzen, 2020ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2005423