2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Erronkariko udal bulegoetan ehiza-barrutia eratzeko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugartea: Erronkariko udal-mugarte guztia.
Erronkarin, 2020ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2005120