124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

13/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2020ko maiatzaren 28an hartutako erabakiaren bitartez, Alkate udalburuaren apirilaren 19ko 41/2020 Ebazpena baliozkotu da. Haren bitartez, Ribaforadako aurrekontu orokor eta bakarra osatzen duen Udalaren aurrekontuko 13/2020 aldaketa onetsi zen. Aparteko kreditua da, COVID-19ak eragindako beharrei erantzuteko.

Bat etorriz Arlo sozialean eta ekonomikoan COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren 20.2 artikuluarekin, aurrekontu-aldaketa kapituluka laburturik argitaratzen da. Hona hemen:

13/20200 AURREKONTU-ALDAKETA

“COVID-19a dela-eta eskuratutako hornigaiak”

GASTUA:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 17.652,67 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 17.652,67 euro.

Ribaforadan, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2005351