124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2020 eta 2/2020 zenbakiko aurrekontu-aldaketak, kreditu berezia eta kreditu-gehigarria hurrenez hurren, Miranda Argako Udalean 2020ko ekitaldirako indarrean dagoen aurrekontu orokor eta bakarrari egindakoak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, bizilagun edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin, eta baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin ere.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa biak behin betiko onetsitzak joko dira.

Miranda Argan, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2005256