124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela-eta UNICEFentzako dirulaguntza izendun bat finantzatzeko, 1.500 euroko zenbatekoarekin.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, honako arau honekin bat: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2020 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2005358