124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko maiatzaren 27an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2020 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria).

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 1/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko da.

Luzaiden, 2020ko maiatzaren 28an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L2005357