2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aurrekontu-aldaketak 2019ko ekitaldian. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2020ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2019ko ekitaldiko aurrekontu-aldaketa batzuen espedienteak.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Fontellasen, 2020ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L2005166