124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Ezkarozeko Udalak, 2020ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 1., 2. eta 3. aldaketak 2020ko aurrekontuan.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.3 artikuluarekin bat etorriz, zorigaitz publiko edo antzeko kasuetan aparteko kredituak edo kreditu-gehigarriak ematea xede duten toki entitateen akordioak (COVID-19), berehala betearaztekoak izanen dira, horiek aurkeztu eta hurrengo 8 eguneko epean haien aurka sustatzen diren erreklamazioak galarazi gabe.

Ulertu behar da 8 eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunetik aurrera; errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1722 6900002.–Hobekuntzak mendian: 44.035,63 euro.

Finantzaketa:

7508001.–Dirulaguntza, mendian hobekuntzak egiteko: 27.585,75 euro.

8700001.–Baliabide atxikiak: 16.449,88 euro.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1532 6190000.–Zolatze lana Irigoiena aldean: 26.000,00 euro.

Finantzaketa:

8700000.–Diruzaintzako gerakina: 26.000,00 euro.

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1340 6220001.–Markesina: 23.000,00 euro.

Finantzaketa:

8700000.–Diruzaintzako gerakina: 23.000,00 euro.

Ezkarozen, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2005164