124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

5/2020 eta 7/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 5/2020 espedientea, kreditu-gehigarri bidezkoa, bai eta Udalaren 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 7/2020 espedientea ere, kreditu-transferentzia bidezkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esteribarren, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2005396