124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

9D/2020 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Asociación de Servicios y Actividades de Turismo Rural del Valle del Roncal” enpresa-elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000285, lehengo gordailu zenbakia: NA/338).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Beatriz Huarte Cruz andreak egin zuen, 31/2020/000020 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2020ko otsailaren 4an egindako Batzar Nagusi Arruntak erabaki zuen elkarte horren estatutuen 1. eta 2. artikuluak aldatzea.

Jesús Barace Marco jaunak sinatzen du ziurtagiria elkarteko buru gisa, Ana Rosa Ezquer Aznarez idazkari andrearen oniritziarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko da Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko apirilaren 14an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2005261