2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorreko 3. aldaketa (kreditu-transferentzia).
Aldaketaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Caparroson, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2005363