124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, 17. Ordenantza fiskalean, tokiko jabetza publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 17. Ordenantza fiskalean, tokiko jabetza publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen horretan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2005328