124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2020/3 aurrekontu-aldaketa. Aparteko kreditua. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egindako osoko bilkuran, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea aipatu 2020/3 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua).

2. Jendaurrean jartzea espedientea 15 egun baliodunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan iragarrita, nahi duenak aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzan.

3. Ohartaraztea jendaurreko epean erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko dela espedientea.

4. Erabaki hau berehala izanen da betearazlea, ezbehar publikoaren ondorioei aurre egiteko hartu baita (2/1995 Foru Legearen 214.3 artikulua).

Beran, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2005413