124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2020ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2. eta 3. aldaketak egitea Udalak 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran erabakiko da haien gainean eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gainean.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2005415