2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Lizarrako Udaleko alkateak, 2020ko maiatzaren 20an, honako ebazpen hau eman zuen:
1. Alfredo Martínez Urricelqui izendatzea Udal honetako plantillako nominadun eta funtzionario, D mailakoa, Zerbitzu, Obra eta Lorategien Alorreko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko, lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrekin. Plantilla organikoan 6.3 kodea duen lanpostu hutsa esleitzen zaio, txanda irekikoa.
2. Carlos García Muñoz izendatzea Udal honetako plantillako nominadun eta funtzionario, D mailakoa, Zerbitzu, Obra eta Lorategien Alorreko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko, lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrekin. Plantilla organikoan 6.5 kodea duen lanpostu hutsa esleitzen zaio, igoera txandakoa.
3. Zehaztea 2020ko maiatzaren 21a izanen dela karguaz jabetzeko eguna. Ekitaldia 10:00etan eginen da Udaletxeko bilkuren aretoan.
4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta horren berri Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bileran.
Lizarran, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L2005102