124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile lanpostuen lekualdatze lehiaketarako eskabideak aurkezteko epe berri bat ezartzearen kontrakoa.

Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 86/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Prozedura horretan, gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Roberto Arregui Ongayk, Andrés Comenzana Lópezek, Mikel Munarriz Mutilvak eta Mikel Xabier Juaniz Juanenak, Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 19/2020 Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez epe berria ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak aurkezteko, eta, bestalde, eskainitako lanpostu hutsen destinoak aldatzen dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan aurreikusitakoa aplikatuz, aurkeztutako errekurtsoen kopia eskuratzeko eskaera egin dezakete interesdunek, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico), aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak igortzeko; horretarako, helbide elektroniko bat eman behar dute eskaeran, bertara bidaltzeko horien kopia.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2005386