122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, dirulaguntzen deialdi publikoarena, banakako ebaluazioaren araubidean. Zizur Nagusian jarduten duten eta alarma egoeraren ondorioz kaltetuak izan diren merkatarientzat, zerbitzuentzat eta ostalarientzat dira laguntzak. Zizur Suspertu Plana

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da, zeinaren testu osoa Dirulaguntzen Datu base Nazionalean kontsulta baitaiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identif.): 507065.

Lehenengoa.–Onuradunak.

Laguntza hau enpresa-, lanbide- edo arte-jarduerak egiten dituzten negozioentzat da, jarduera Zizur Nagusiko udalerriko lokal jakin batean eta jendearentzat irekian egiten denean eta haren ondasunak edo zerbitzuak Zizur Nagusiko herritarrentzat zuzenean direnean, baldin eta alta emanda badaude Zizur Nagusiko Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, alarma-egoeraren adierazpenaren datan (2020ko martxoaren 14an).

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza honen helburua da Zizur Nagusian langabezia prebenitzea, COVID-19ak 2020ko martxoaren 14tik eragindako alarma-egoeraren ondorio ekonomikoak arinduz. Zizur Nagusiko Udalak Zizur Nagusian jarduten duten merkatariei, zerbitzuei eta ostalaritza-lokalei laguntza eman nahi die egoera zail honetan, eta Zizur Nagusiko enplegua eta jarduera ekonomiko eta komertzialaren interes orokorra babestu nahi ditu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioaren araubidean, Zizur Nagusian jarduten duten eta alarma egoeraren ondorioz kaltetuak izan diren merkatarientzat, zerbitzuentzat eta ostalarientzat Zizur Suspertu Plana. Deialdia onetsi zen Alkatetzaren maiatzaren 22ko 394/2020 Ebazpenaren bidez.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 200.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbiltzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2020ko azaroaren 30ean amaituko da. Epea luzaezina izanen da.

Zizur Nagusian, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2005369