122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Lehorreko laborantzako herri-lurren aprobetxamendurako eskaera. Zuzeneko adjudikazioa

Elizagorriko Udalak, 2020ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea lehorreko laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko eskaerak aurkezteko toki entitate honetan, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Eskaera egin ahal izanen dute familia unitateko titularrak diren bizilagunek, betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan eta udal honen laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14. artikuluan jasotzen diren baldintzak.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatu eskabideak aurkez daitezen.

Elizagorrian, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2005148