122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezio publikoak

Garinoaingo Udalak, 2020ko maiatzaren 22an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hurrengo tarifa edo prezio publikoak onestea Udalaren Etxeko Laguntza Zerbitzuagatik, 2020. urtean aplika daitezen, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Janariaren tarifa: 7,77 euro/janari (BEZa barne).

Ordenantzaren 10. artikuluan adierazten denez, tarifa honen kalkulua egiten da zerbitzu hori kontratistari adjudikatzeko prezioa kontuan hartuz. Baldin kontratua adjudikatzen bada aurreko kalkuluan erabilitakoa ez den beste prezio batean, adjudikazio berriaren azken prezio hori aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen tarifa: 20,36 euro/ordu.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Udal honetako alkateari eskumena ematea egin beharreko jarduketa guztiak egin ditzan, erabaki hau betearazteko.

Garinoainen, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2005217