122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

9/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da toki erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2020. urterako, kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako. DDBN identifikazioa: 505795.

Azken bi hamarkadetan, migrazioaren eraginez nafar hiritargo berria sortu da, non era askotako etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak eta sinesmenak dauden. Aniztasun hori aberastasun iturri izan daiteke, baldin eta elkar ezagutu, onartu eta errespetatzeko bideak sustatzen badira. Ekintza komunitarioetan parte hartuta, gizarte are inklusiboagoa eta aniztasunarekiko toleranteagoa eraiki daiteke.

Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren bidez, Nafarroako elkarteen ehunak parte har dezala, ahalik eta gehien, Nafarroako hiritargoa osatzen duten kultura ugarien arteko bizikidetzarako esparruak sortzeko ekimenak sustatzean eta garatzean.

Bai kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazakeriaren aurka borrokatzeko proiektuak, bai irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek eta toki erakundeek egindako ekintza puntualak Nafarroako bizikidetza hobetzeko eragileak dira.

Deialdi honen xedea da toki erakundeei eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea, kulturen arteko bizikidetzarekin lotutako proiektuak, diagnostikoak eta ekintza zehatzak egin ditzaten 2020rako.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Azkenik, aipatu behar da ezen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez COVID-19aren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratu zela, eta errege dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak administrazioko epeak eten zituela, eta baldintzak bertan behera utzi. Xedapen horretan adierazten da, orobat, organo eskudunak erabakitzen ahalko duela, ebazpen arrazoitu baten bidez, behar-beharrezko zer neurri hartuko diren, antolaketari eta instrukzioari dagokienez, ez dakien kalte larririk sortu prozeduretan interesdun direnen eskubide eta interesei; halaber, organo horrek erabakitzen ahalko du interes orokorra babesteko ezinbestekoak diren prozedurekin jarraitzea. Laguntzen deialdi hau tramitatzea interes orokorrekoa da. Izan ere, litekeena da COVID-19aren inpaktuak are prekarietate handiagoko egoera batean kokatzea zenbait kolektibo, eta deialdi honen onuradunen jarduera lotuta dago, zuzen-zuzenean, kolektibo horiei laguntza ematearekin. Horrek justifikatzen du deialdi hau tramitatu beharra.

Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren txosten juridikoa eta onespena, eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea toki erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak, kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako. Oinarri arautzaileak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

2. 450.000 euroko gastua baimentzea. Horietatik 150.000 euro F10002-F1200-4609-231900 partidaren kargura izanen dira (Toki entitateentzako dirulaguntzak, kultur dibertsitaterako proiektuetarako), eta 300.000 euro, F10002-F1200-4819-231900 partidaren kargura (Gizarte entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako), 2020ko Gastuen Aurrekontukoak biak ere.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 13an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

Toki erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak, 2020. urterako, kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat egin du, toki erakundeen eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateen proiektuetatik kulturen arteko bizikidetza sustatzea eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzea helburu duten horiek finantzatzeko 2020an. Proiektu horien xedea izanen da kulturen arteko bizikidetzarako esparru komunitarioak sortzea, eta sentsibilizazio ekintzak gauzatzea, kulturartekotasuna sustatzeko eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeko.

2. Diruz laguntzen diren proiektuak herri eta bizikidetza esparru guztietako herritarrei bideratuta egonen dira, bertakoei zein migratzaileei, eta arreta berezia emanen diete pertsona kalteberenei, hau da, emakumeei, haurrei eta nerabeei.

3. Deialdi honetatik kanpo uzten dira, espresuki, eraikuntza edota birgaitze obren proiektuak.

4. Egiten diren aisialdiko kultura ekintzek kulturen arteko bizikidetzaren edota arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren ikuspegia izan behar dute.

5. Esku-hartzeak lau mota edo modalitatetakoak izaten ahal dira:

A modalitatea.–Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateen jarduketak, kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokaren arloan.

A.1) Komunitatean esku hartzeko ekintzen bitartez kulturen arteko bizikidetza hobetzeko programak.

A.2) Bizikidetzaren inguruan sentsibilizatzeko eta hura sustatzeko ekintzak, unean unekoak, migrazioen, babesaren, eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloan.

B modalitatea.–Toki erakundeen jarduketak, kulturen arteko bizikidetza hobetzeko jarduerak gauzatzeko.

B.1) Kulturen arteko bizikidetzaren arloko ildo estrategiko bati helduz diagnostikoak eta jarduketa planak egitea.

B.2) Sentsibilizazio ekintza zehatzak egitea (foroak, mahai inguruak, topaketak, ekitaldiak, eta beste), helburu nagusia elkar hobeto ezagutzea eta topaguneak sortzea dutenak.

6. Dirulaguntzaren xedea eta helburuak, A modalitatean zein B modalitatean, gauzatuko dira bai COVID-19ak eragindako osasun krisiaren harira dekretatu den alarma egoera dela eta emandako arauetan xedatutakoaren arabera, baita horiek gauzatzeko unean indarrean den gainerako ordenamendu juridikoak ezartzen duenaren arabera ere.

Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

450.000 euro bideratuko dira xede horietara, aurrekontuko partida hauetatik datozenak:

A modalitatea. 300.000 euro, F10002-F1200-4819-231900 partidaren kargura (“Gizarte entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako” izenekoa).

B modalitatea. 150.000 euro, F10002-F1200-4609-231900 partidaren kargura (“Toki erakundeentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako” izenekoa).

2020ko Gastuen Aurrekontukoak, biak ere.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

–A modalitatea:

A.1) Esku-hartze komunitarioko ekintzen bitartez kulturen arteko bizikidetza hobetzeko programak (210.000 euro gordeko dira, guztira, horretarako).

A.2) Bizikidetzaren inguruan sentsibilizatzeko eta hura sustatzeko ekintzak, unean unekoak, migrazioen, babesaren, eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloan (90.000 euro gordeko dira, guztira, horretarako).

–B modalitatea:

B.1) Kulturen arteko bizikidetzaren ildo estrategiko bateko diagnostikoak eta jarduketa planak egitea (90.000 euro gordeko dira, guztira, horretarako).

B.2) Sentsibilizazio ekintza zehatzak egitea (foroak, mahai inguruak, topaketak, ekitaldiak, eta beste), baldin horien helburu nagusia elkar hobeto ezagutzea eta topaguneak sortzea bada (60.000 euro gordeko dira, guztira, horretarako).

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta dagokion administrazio erregistroan inskribatuta egotea. Baita pertsona juridiko pribatuen taldeak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Irabazi asmorik ez edukitzea.

c) Bere estatutuetan jasota izatea, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Ordezkaritza izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

f) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helburuetarako egokiak izatea.

b) Jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitarte gauzatzea, A.1) eta B.1) modalitateetan; eta 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 18ra bitarte, A.2) eta B.2) modalitateetan.

c) Jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzea.

d) Ezin izanen dira diruz lagundu irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa aplikatzen duten programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak. Gainera, diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatu behar du.

e) Proiektu bakoitzeko zenbateko maximoa:

• 40.000 euro, A.1) modalitateko proiektuetarako.

• 10.000 euro, A.2) modalitateko proiektuetarako.

• 15.000 euro, B.1) modalitateko proiektuetarako.

• 3.000 euro, B.2) modalitateko proiektuetarako.

f) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, dirulaguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %10etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdiaren epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Ondasun emateenak edo zerbitzu prestazioenak izanen dira, eta laugarren oinarriko b) apartatuan modalitate bakoitzarentzat adierazitako epeetan egin eta ordainduta.

3. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

A.1) Higigarrien alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztietan jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.

A.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

A.3.) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

A.4.) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

A.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

A.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak). Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko. Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

A.7) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

B) Zeharkako gastuak:

Proiektuaren zeharkako kostuengatik dirulaguntzari %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %85 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkezten ahalko du proiektu modalitate bakoitzeko.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak telematikaren bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta. Orduan, eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkeztuko dira.

Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz migraciones.convivencia@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek migraciones.convivencia@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.

4. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskaera orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera:

a) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea, haren administratzaileak eta ordezkariak dirulaguntzen onuradun izateko debekurik urratzen ez dutela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusita daude.

a.5) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, agerrarazten duena entitatea ez dela betetzen ari, edo, hala badagokio, ez daukala betetzeke zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik genero edo sexu diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

a.6) Baimena ematea Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari, erakundeak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko edo dagokion ziurtagiria aurkezteko.

a. 7) Erakunde eskatzailearen adierazpena, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo lotuta egoteari buruzkoa.

a.8) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 15. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita seigarren oinarriko “finantza gastuak” izeneko a.6 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, dirulaguntza eskabidearekin batera, aurkez dezakete deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa.

a.11) Aldeko gutuna, jarduerak gauzatuko diren udalarena edo udalena.

Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a.1), a.2) eta a.3) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, entitate eskatzaileak agiri horiek ez aurkezteko aukera izanen du. Horrelakoetan, alabaina, idatziz adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen. Aipatu agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak aitorpen bat aurkezten ahalko du, inguruabar hori azaltzeko.

b) Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria teknikoa inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztuta. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta helbide elektroniko honetan: migraciones.acogida@navarra.es.

b.2) Proiektuaren memoria ekonomikoa inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztuta. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta helbide elektroniko honetan: migraciones.acogida@navarra.es.

b.3) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak tramitatuko ditu eskaerak, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak izendatu baitu instrukzio organo eta organo kudeatzaile gisa. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, entitate interesdunari errekerituko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz.

Gainerako kasu bakar batean ere, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu bakar batean ere, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak bereiz eta bere aldetik baloratuko dira, bere modalitatearen arabera (1. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 35, gutxienez, II. eranskineko ‘B” atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

4. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Gerta daiteke prozedura horren arabera dirulaguntza jaso dezakeen azken proiektuan eskatutako zenbatekoa handiagoa izatea hura finantzatzeko erabilgarri dagoena baino. Horrelakoetan, dirulaguntza proposatuko da baldin eta hura ematea efizientea bada, eta, horretarako, 12. oinarrian aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

5. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortu eta aurrekontuan krediturik ez dagoen kasuan, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

6. Aurrekontuan kontsignatutako kreditua agortzen ez bada modalitateren bateko apartaturen batean, soberakina modalitate bereko beste apartatuari kontsignatuko zaio.

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

Instrukzio organoak proposamen-txostena eman aurretik, erakunde interesdunei entzuteko tramitea egin daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari jarraikiz.

Hamabigarrena.–Birformulazioa.

Baldin dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri dena baino, instrukzio organoak eskatzen ahal du eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Berregindako aurrekontuan, dirulaguntzaz gaineko kofinantzaketa-portzentajea izanen da eskaeran adierazitakoa edo hura baino handiagoa.

Hamahirugarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa eginda, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan, dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, baita ezesten diren gainerako eskaerak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamalaugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

Hamabosgarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, hau da, ordainketa bakar batean ebazpenarekin batera, entitate onuradunek aski baliabiderik ez dutenean diruz lagundutako jarduera aldi batez finantzatzeko, eta, betiere, hori behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Dirulaguntza aurreratuta ordaintzea zilegi ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza.

Hamaseigarrena.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

1. Entitate onuradunek, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/), baita helbide elektroniko honetan ere: migraciones.convivencia@navarra.es.

2. Erakunde guztiek txosten tekniko eta ekonomiko partzial bat aurkeztu behar dute, beranduenez uztailaren 31n, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean egindako jarduerei buruzkoa. Gainera, ez bada bidezkoa izan entitateari dirulaguntza aurreratuta ordaintzea, tarteko beste txosten batzuk egin ditzake, eta tarteko azken txostenerako azken eguna urriaren 31 izanen da a.1) eta b.1) modalitateetan, eta azaroaren 30a a.2) eta b.2) modalitateetan.

Prozedura kudeatzen duen zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

3. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Tarteko ordainketak gauzatzeko txosten partzialak (tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan):

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen eta gastatutako diru kopuruaren arabera.

a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda (webgunean argitaratutako ereduari jarraikiz), honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, emailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den.

Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira (telematikoki aurkeztuta edo USB euskarrian), lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Gastuen egiaztagiri gisa ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen.

Ordainketaren frogagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzen duten banku agiriak bakarrik onartuko dira (eskudiruzko ordainketak ez dira onartuko).

Onartutako gastuen zerrenda, dagozkien aldaketekin, halakorik bada, eranskin gisa sartuko da azken ordainketaren ebazpenean.

a.3) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.

b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Populazioa, datuak sexuaren arabera bereizirik.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b.2) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkaturik, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta edo USB euskarrian).

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 3.a.2) atalean ordainketa partzialak egiteko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta edo USB euskarrian), desbideratu dena adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria (telematikoki aurkeztuta edo USB euskarrian), non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Dirulaguntzaren bidez finantzatutako langileen lan-kontratuak, digitalizatuak (telematikoki edo USBan aurkeztuak).

b.7) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta edo USB euskarrian), non frogatzen baita proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

b.8) Entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

b.9) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jardueraren atxikipenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak), biak digitalizatuak (telematikoki edo USB euskarrian aurkeztuta).

b.10) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

4. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala badagokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Bestela, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

5. Azken txostena aurkezteko azken eguna 2020ko abenduaren 5a izanen da a.1) eta b.1) modalitateetan, eta abenduaren 20a a.2) eta b.2) modalitateetan.

Hamazazpigarrena.–Hornitzaileen kontratazioa eta azpikontratazioa.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, betiere entitate horiek egin ditzaketen prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

Hamazortzigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horrek, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea hartzen du bere baitan, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Diruz lagundutako entitateek dirulaguntzaren jatorria argitara eman beharko dute, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

e) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza kudeatu duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

g) Erakundearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

l) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %15eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere aurtengo urriaren 31 baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

Hemeretzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Gardentasun betebeharrak dituzten entitateek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta organo kudeatzaileari bidaliko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori urratuz gero, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta zerbait aurreratu bada, aurreratu diren kopuruak itzuli beharko dira.

Hogeigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Dirulaguntzaren ordainketa osoa edo partziala jasotzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, hartutako zenbatekoa osorik edo partez itzuli beharko da baldin eta proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Aurrekoa gorabehera, entitate onuradunak ia osorik betetzen baditu dagozkion betebeharrak eta frogatzen badu bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa edo dirulaguntzaren azken ordainketatik gutxitu beharrekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Azken justifikazioan formalak baino ez diren ez-betetzeak gertatzen badira, dagozkion dokumentuak zenbat egun aurkeztu diren epetik kanpo hartuko da kontuan, eskala honen arabera:

  • 1 - 3 egun baliodun arteko atzerapena: %5eko murriztapena.
  • 4 - 6 egun baliodun arteko atzerapena: %50eko murriztapena.
  • 6 egun baliodun baino gehiagoko atzerapena: dirulaguntza osoa itzultzea edo hura ez ordaintzea.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura ebatzi beharko da hura hasten denetik 12 hilabeteko epean.

Hogeita batgarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Hogeita bigarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan jasotakoaz gain, lege hauetako xedapenak aplikatuko dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.

II. ERANSKINA

Balorazio-irizpideak (100 puntu gehienez)

a.–Bidezkotasun instituzionala

(15 puntu gehienez)

a.1.–Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,25 puntu jarduera urte bakoitzeko)

2 puntu gehienez

a.2.

Generoa

Gehienez 5,00 puntu

Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen kopurua:

–%50 baino handiagoa

–%20tik %50era artekoa

–%20 baino txikiagoa

1,00 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Kontrataturiko emakumeen kopurua:

–%50 baino handiagoa

–%20tik %50era artekoa

–%20 baino txikiagoa

1,00 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Emakume boluntarioen kopurua (gizarte entitateak):

–%50 baino handiagoa

–%20tik %50era artekoa

–%20 baino txikiagoa

1,00 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plana izatea

1,00 puntu

Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokoloa izatea

1,00 puntu

a.3.

Gaitasun finantzarioa

3,00 puntu gehienez

Finantzaketa pribatuaren ehunekoa:

–%35 baino handiagoa

–%15etik %35era artekoa

–%15 baino txikiagoa

1,00 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Hainbat finantzaketa iturri izatea:

–5 finantzatzaile baino gehiago (Nafarroako Gobernua barne)

–2 finantzatzailetik 5era arte (Nafarroako Gobernua barne)

1,00 puntu

0,50 puntu

Aurreko urteko emaitza ekonomikoak:

–Superabita edo oreka

–Defizita

1,00 puntu

0,50 puntu

a.4.

Eskarmentua migratzaileekin lan egiten eta kulturen arteko bizikidetzaren arloan

Gehienez 5,00 puntu

Azkeneko 4 urteotan migratzaileei harrera egiteko edo laguntza emateko egindako jardueren/proiektuen kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

2,50 puntu gehienez

Azkeneko 4 urteotan kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazakeriaren aurkako borrokaren arloan egindako jardueren/proiektuen kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

2,50 puntu gehienez

b.–Proiektuaren koherentziaren azterketa

(50,00 puntu arte)

b.1.

Proiektuaren oinarriak

(10,00 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

10,00 puntu

Koherentzia, alderdien zati batean baino ez

5,00 puntu

Inkoherentea, edo oso gutxi zehaztuta

0,00 puntu

b.2.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

(4,00 puntu gehienez)

Herri bat edo gehiago, Iruñea eta Iruñerrikoa ez dena edo direnak

4,00 puntu

Herri bat edo gehiago, Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta Iruñerrian

2,00 puntu

b.3.

Populazio migratzailearen proportzioa esku-hartzea gauzatzen den herrian edo herrietan

(4,00 puntu gehienez)

%20 baino gehiago

4,00 puntu

%15etik %20ra artean

3,00 puntu

%15 baino gutxiago

2,00 puntu

b.4.

Helburuak

(5,00 puntu gehienez)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

2,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.5.

Jardueren deskribapena

(5,00 puntu gehienez)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Ez daude zehatz deskribatuta

2,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.6.

Espero diren emaitzak

(4,00 puntu gehienez)

Zehatz deskribatuta

4,00 puntu

Ez daude zehatz deskribatuta

2,50 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.7.

Jardueren egutegia

(2,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

2,00 puntu

Ez dago zehatz deskribatuta

1,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.8.

Jardueren zabaltze kalitatea

(2,00 puntu gehienez)

Hainbat euskarri erabiltzen du, eta planifikazio bat dago

2,00 puntu

Hainbat euskarri erabiltzen du, baina ez dago planifikaziorik

1,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.9.

Jarduerak egitean hartutako zeharkako neurrien intentsitatea (genero-ikuspegia, aukera berdintasuna, ingurumen neurriak, hizkuntzen erabilera)

(4,00 puntu gehienez)

Gutxienez zeharkako hiru neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

4,00 puntu

Gutxienez zeharkako bi neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

2,50 puntu

Genero ikuspegia zeharka txertatzen du

2,00 puntu

b.10.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea.

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen diren eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen diren, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 10era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera

(10,00 puntu arte)

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean

10,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia

5,00 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia

5,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia

5,00 puntu

Inkoherentea da

0,00 puntu

c.–Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(10,00 puntu gehienez)

c.1.

Adierazleak

(3,00 puntu gehienez)

Adierazle kuantitatibo eta kualitatibo egokiak daude

3,00 puntu

Adierazle bakarrik kuantitatibo edo bakarrik kualitatibo egokiak daude

1,50 puntu

Ez da adierazlerik, edo ez dira egokiak

0,00 puntu

c.2.

Egiaztapen iturriak

(3,00 puntu gehienez)

Aski eta egokiak

3,00 puntu

Ez aski, baina egokiak

1,50 puntu

Desegokiak

0,00 puntu

c.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(4,00 puntu gehienez)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

d.–Giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen azterketa

(8,00 puntu gehienez)

d.1.

Giza baliabideen egokitasuna: Profil teknikoen eta funtzioen definizioa

(2,00 puntu gehienez)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

d.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu gehienez)

Badira funtzio argiak esleituta dituzten boluntarioak

2,00 puntu

Badira funtzio argiak esleituta ez dituzten boluntarioak

1,00 puntu

Ez dago boluntariorik

0,00 puntu

d.3.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(3,00 puntu gehienez)

Aurrekontu xehatua partida bakoitzean

3,00 puntu

Aurrekontua, oro har, partiden arabera banakatuta

1,50 puntu

Aurrekontu gaizki banakatua

0,50 puntu

d.4.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(1,00 puntu gehienez)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

1,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

0,50 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

e.–Aurkeztutako proiektua jarduketa eremuko beste entitate eta baliabide publiko batzuen osagarri dela eta horiekin koordinatuta dagoela erakusten duen azterketa

(10,00 puntu gehienez)

Aldizkako koordinazioa eta sareko lana beste entitate eta baliabide publiko batzuekin

10,00 puntu

Aldizkako koordinazioa beste entitate eta baliabide publiko batzuekin

5,00 puntu

Ez dago koordinaziorik

0,00 puntu

f.–Partaideen parte-hartzearen azterketa

(7,00 puntu gehienez)

f.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(3,00 puntu gehienez)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

f.2.

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura

(2,00 puntu gehienez)

Baliabide publikoen bidez bakarrik

2,00 puntu

Baliabide publikoen bidez gehienbat

1,00 puntu

Gehienbat gizarte entitateen bidez edo beste organismo pribatu batzuen bidez

0,50 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

f.3.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(1,00 puntu gehienez)

Baditu

1,00 puntu

Ez ditu

0,00 puntu

f.4.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoak, batez beste

(1,00 puntu gehienez)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%50etik behera

0,50 puntu

III. ERANSKINA

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko adierazpena.

IV. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena.

V. ERANSKINA

Baimena.

VI. ERANSKINA

Gardentasuna.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2004937