121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

76/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2020ko kanpainarako: eskaera bakarra, xede dituena nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatuak, eta, orobat, xede dituena Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin. DDBN identifikazioa: 506294.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen du zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan, eta, orobat, erregelamendu horrek indargabetzen ditu Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 639/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan. Gainera, aldatzen du erregelamendu horren X. eranskina. Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/1155 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatu zuen 639/2014 Erregelamendu Delegatua.

Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 641/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ematen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1307/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena, eta indargabetzen Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak. Batzordearen 2016ko maiatzaren 4ko 2016/1393 (EB) Erregelamendu Delegatuak 640/2014 (EB) Erregelamendua aldatu zuen.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, landa garapeneko neurriei dagokienez eta baldintzazkotasunari dagokionez.

2018ko maiatzaren 18ko 2018/746 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatzen du 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, honako hauek aldatzeari dagokionez: eskaera bakarra, ordainketa eskaerak eta kontrolak. Erregelamendu horrek bidea ematen du kontrolak gainazalen monitorizazioaren bidez egiteko, Copernicusen Sentinel sateliteek eta antzekoek ematen dituzten datuen bidez. 2020an zuzeneko laguntzak monitorizazioaren bidez kontrolatuko dira III. Nekazaritza Eskualdean (Iruñerria) eta IV. Nekazaritza Eskualdean (Estellerria), udalerri guztietan.

Batzordearen 2019ko urriaren 28ko 2019/1804 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatzen du 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua honako arlo hauetan: laguntza edo ordainketa eskaeren aldaketak; kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuaren kontrolak; eta kontrol sistema, baldintzazkotasunari dagokionez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzak, eta indargabetzen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua, zeinak xede baitu LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntza.

Batzordearen 2015eko apirilaren 27ko 2015/791 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina (Landa Garapenerako Europako Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa).

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, zeinak hizpide baitu LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntza.

Kontseiluaren 2013ko abenduaren 2ko 1311/2013 Erregelamenduak (EB, EURATOM) ezartzen du 2014-2020 eperako Urte Anitzeko Finantza Esparrua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamenduak aldatu zituen 1305/2013, 1306/2013, 1307/2013, 1308/2013 eta 652/2014 (EB) erregelamenduak.

Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak ezartzen du nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

Abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak ezartzen du Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena.

Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoaren sistema.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ezartzen du zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten onuradunek, honako hauek jasotzeko: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak.

Abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuak eta azaroaren 10eko 980/2017 Errege Dekretuak aldatu zituzten abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.

Urtarrilaren 26ko 27/2018 Errege Dekretuak 1075/2014 Errege Dekretua aldatu zuen.

Azaroaren 8ko 1378/2018 Errege Dekretuak 1075/2014, 1076/2014 eta 1078/2014 Errege Dekretuak aldatu zituen.

Urriaren 31ko 628/2019 Errege Dekretuak abenduaren 19ko 1075/2014 eta 1076/2014 errege dekretuak aldatzen ditu, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.

Urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen da zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten honako laguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak, edo zuzeneko ordainketak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistema (SIGPAC) eta ezartzen dira hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 111/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta ezartzen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da, Nafarroako Foru Komunitatean eman eta kudea daitezen ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria). Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Landa Garapeneko, Ingurmeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 159/2017 Foru Aginduaren IX. Eranskinak oinarriak ezartzen ditu arautu daitezen natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzak. Landa garapeneko 2014-2020 Programaren barnekoak dira laguntza horiek.

Foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan ematen dira oinarriak ezar dadin araubide orokorra Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, 2020ko kanpainan; laguntza hori sarturik dago Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, eta azpineurri gisa ditu mendialdeko eskualdeetarako konpentsazio ordainak eta naturak mugatutako eskualdeetarako konpentsazio ordainak.

Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko. Konpromiso hori dagokie Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barneko 10., 11. eta 13. neurriei.

Foru agindu honen VI. eta VII. eranskinetan ematen dira arauak naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenei dagozkien kalte-ordainetarako.

Martxoaren 14ko 53/2019 Foru Aginduaren bidez, otsailaren 27ko 61/2018 Foru Agindua aldatu da, VII Bis kapitulu berri bat gehituz II. tituluan. Kapitulu horrek arautzen ditu lur erdiaridoetan karbonoa atzemateko laguntzak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 7ko 428/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezartzen dira laguntzak emateari buruz, Nafarroako Foru Komunitatean, 2016-2020 urteetan, patataren hazi ziurtatuaren ekoizleei.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 486/2019 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren azukre-erremolatxaren laboreentzako “de minimis” araubideko laguntzak emateko, eta 2020ko laguntza deialdia ere onetsi zen.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, prozedura ezarri zuen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzaturiko laguntzak kudeatzeko, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, prozedura ezarri zuen Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarekin batera finantzatutako landa garapenerako laguntzak tramitatzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren bidez, oinarriak onetsi ziren deialdia egin zedin eta hautatu zitezen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten entitate laguntzaileak.

Arestian aipatutako araudiaren bidez, arauak garatzen dira erregula daitezen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatzen dituen laguntza zuzenak eta Landa Garapeneko Programan sartutakoak, batera finantzatzen dituztenak autonomia erkidegoek eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak, 2020ko kanpainarako, hala laguntzak emateari nola urteko ordainketari dagokienez.

Hala xedatzen baitu, 13. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura, menpeko organo horrek berez edo eskuordetze bidez ebatzi behar duenean gai bat. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea deialdi honen eskumena, Departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

COVID-19ak eragindako ohiz kanpoko osasun egoera larriak eragin du alarma egoera deklaratzea martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, zeina luzatu baita martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretuaren bidez, 2020ko apirilaren 12ko 00:00ak arte. Geroago, apirilaren 26ra arte luzatu zen, eta bete beharko dira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritako baldintza berberak, halaxe ezarri baita martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretuaren 1. eta 2. artikuluetan.

Horrenbestez, foru agindu hau prestatzeko prozedurari dagokionez, aplikatu beharra dago alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. eta 2. puntuetan ezarritakoa, administrazio epeak eteteari dagokiona, hain zuzen, bertan ezartzen baita sektore publikoko entitateetako prozeduretako epemugak bertan behera gelditzen direla eta haiek tramitatzeko epeak eteten direla. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu horrek indarra galtzen duen unean edo, hala badagokio, haren luzapenek indarra galtzen duten unean.

Dena dela, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 4. puntuak xedatzen du ezen, deusetan galarazi gabe aurreko ataletan ezarritakoa, errege dekretuak indarra hartzen duen unetik sektore publikoko entitateek ahalmena izanen dutela alarma egoera justifikatzen duten egitateei zuzen-zuzenean lotutako egoerei buruzko prozedura administratiboei jarraipena emateko, behar bezala arrazoituta, baita, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamenduari begira, ezinbestekoak diren prozedurei ere.

Alarma egoera deklaratu ondoren, zenbait salbuespen onartu dira nekazaritzaren alde egitearren. Hala, martxoaren 20ko INT/262/2020 Aginduak, zeinak garatu baitzuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua (horren bidez deklaratu zen alarma egoera, COVID-19aren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko), trafikoari eta ibilgailu motordunen zirkulazioari dagokienez garatu ere, 1.-2.k) artikuluan baimena ematen du ibilgailu hauek zirkulatzeko: nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako produktuak eta horien intsumoak ekoizteko, merkaturatzeko, eraldatzeko eta banatzeko ibilgailuak; nekazaritzarako, arrantzarako, abeltzaintzarako eta horiei lotutako industriarako makineria eta ekipamendua ekoizteko, banatzeko, alokatzeko eta konpontzeko ibilgailuak; eta nekazaritzako, abeltzaintzako, arrantzako eta elikagaien industriako hondakinak eta azpiproduktuak garraiatzeko eta tratatzeko ibilgailuak.

Bestalde, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege-dekretuak, zeinaren bidez, COVID-19aren aurkako borrokaren testuinguruan herritarren mugikortasuna murrizteko asmoz, arautu baitzen ordaindutako baimen berreskuragarri bat funtsezko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzat, 2. eranskinean, funtsezko zerbitzuen kategorian sartzen ditu, bai merkatuaren hornidura-katean parte hartzen duten jardueretan aritzen diren langileak, bai premiazko ondasun eta zerbitzuak (elikagaiak barne) ekoizteko zentroetako zerbitzuen funtzionamenduan parte hartzen dutenak, eta, ondorioz, horien banaketa baimentzen da, jatorritik hasi eta azken destinoraino.

Azkenik, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 54/2020 Foru Aginduak, zeinaren bidez bertan behera uzten baita lantokietako jarduera presentziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, funtsezko zerbitzu publikoentzat izan ezik, koronabirusaren (COVID-19) bilakaera epidemiologikoaren ondorioz, honako hauek hartzen ditu funtsezko zerbitzutzat 2. puntuko h) letran, betiere foru agindu horretan araututako ondorioetarako betiere foru agindu horretan araututako ondorioetarako: beharrezkoak diren langileek ematen dituzten gutxieneko zerbitzuak, derrigorrezkoak direnak bermatzeko mantentzen dela eman beharrekoa den eta erabat ezinbestekoa den Administrazioaren jarduera. Nolanahi ere, gutxieneko zerbitzutzat hartuko dira edozein prestazio edo laguntza tramitatu eta baimentzeaz arduratzen diren unitateek ematen dituztenak.

Osasun krisialdi honetan, elikagaiak ekoizten lan egiten duten nekazari eta abeltzainen jarduera, beraz, merkatua hornitzeko katearen lehenengo begia da, baita premiazko ondasun eta zerbitzuak ekoizteko zentroetako zerbitzuen funtzionamendurako oinarria ere, ondasun horien barnean direla elikagaiak, edariak eta animalien elikagaiak. Izan ere, azken finean, haien jarduerak ahalbidetzen du gero ondasunak banatzeko kate guztia, jatorritik azken destinoraino.

Foru agindu hau funtsezkoa da nekazaritza arloko ekoizle guztientzat, arautzen baitu Nafarroako nekazari eta abeltzain askok eskatzen dituzten laguntza ugari eskatzeko modua; izan ere, laguntza horien zenbateko handiak nekazari eta abeltzainen ekonomia bultzatuko du, eta horrela likidezia eskainiko zaio nagusiki ETE gisako enpresek osatutako sektoreari, zeinek, berez, likidezia gabezia larria baitute.

Hori guztia kontuan harturik, eta erabiliz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ematen zaidan gaikuntza, hain zuzen ere erabiliz haren hirugarren xedapen gehigarriaren 4. puntuan jasotako salbuespenaren bidez emandako gaikuntza, erabaki da foru agindu hau onesteko prozedurari jarraipena ematea, funtsezko helburu honekin: likidezia ematea interes orokorra babesteari begira eta oinarrizko zerbitzu baten funtzionamenduari begira funtsezkotzat jotzen den sektore bati, merkatua elikagaiz hornitzeko sektoreari, alegia.

Aginduzko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nire gain hartzea foru agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena, eta foru agindu hau onesteko prozedurari jarraipena ematea.

2. Deialdia eta oinarriak onestea 2020ko kanpainan “eskaera bakarra” aurkezteko. Hartan, foru agindu honen 1. 3) oinarriko zerrendan agertzen diren laguntzak eskatzen dira.

3. Deialdia onestea urteko jakinarazpena egiteko, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzearen ondorioetarako eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratzearen ondorioetarako.

4. Deialdia onestea eskaerak aurez daitezen 2020ko kanpainan Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemari aldaketak egiteko.

5. Deialdia onestea 2020ko kanpainan Erreserba Nazionalari oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerak egiteko eta 2020ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikaziorako.

6. Oinarriak onestea Nafarroako naturak mugatutako eskualdeetarako konpentsazio laguntzarako, IV. eta V. eranskinen arabera, eta 5.200.000 euroko gastua baimentzea “Konpentsazio ordainak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414208 partidaren kargura edo 2021ko Gastuen Aurrekontuan 2020ko deialdirako sortzen den baliokidearen kargura.

7. Oinarriak onestea naturagune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko laguntzarako, VI. eta VII. eranskinen arabera, eta 115.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2020ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Toki entitateendako kalte-ordainak. LGP LGENF 20142020” izeneko 740002 74200 4609 45630 partidaren kargura, “Naturagune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko ordainketaren” 2020ko laguntzen deialdirako.

8. 140.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2020ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Hazitarako patata ekoizpenaren sustapena” izeneko 710000 71210 4701 412102 partidaren kargura, patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2020ko laguntzen deialdirako, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko.

9. 461.000 euroko gastua baimentzea, 2021-2025 ekitaldiei egoztekoa, sustatu dadin 10. neurriko (nekazaritza, ingurumena eta klima) “Karbonoa atzematea Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan” ekintzako laguntzen deialdia (laguntza horiek daude Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean), hau da, urtean 92.200 euro, gaurko gastuen aurrekontuko “LGP. 2014-2020. Nekazaritza eta Ingurumen Neurriak” 740003 74300 4700 456302 partidarekin parekatzen ahal den partidaren kargura.

10. 323.411,21 euroko gastua baimentzea, 2021eko ekitaldiko “Ekoizpen Ekologikoaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414205 partidaren kargura. Horren bidez, erantzuna emanen zaie eskatzen dutenei 2015-2019 aldirako laguntza luza dakiela “Nekazaritza ekologikorako” laguntza 2020ko deialdirako, hots, erantzuna emanen zaie hala eskatzen duten ekoizleei.

11. 197.407,16 euroko gastua baimentzea, 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza eta Ingurumenaren neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740003 74300 4700 456302 partidaren kargura. Horren bidez, erantzuna emanen zaie eskatzen dutenei “2015-2019 aldirako laguntza, Estepako habitatak hobetzeko” izeneko laguntza luza dakiela 2020ko deialdirako, hots, erantzuna emanen zaie hala eskatzen duten ekoizleei.

12. 94.314,00 euroko gastua baimentzea, 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414206 partidaren kargura. Horren bidez erantzuna emanen zaie eskatzen dutenei “2015-2019 aldirako laguntza, Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako” izeneko laguntza luza dakiela 2020ko deialdirako, hots, erantzuna emanen zaie hala eskatzen duten ekoizleei.

13. 929.563,05 euroko gastua baimentzea, 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414206 partidaren kargura. Horren bidez erantzuna emanen zaie eskatzen dutenei “2015-2019 aldirako laguntza, Abeltzaintzako sistema jasangarriak sustatzekoa, animaliak larratze eta sistema estentsiboa zabaltzearen bidez” izeneko laguntza luza dakiela 2020ko deialdirako, hots, erantzuna emanen zaie hala eskatzen duten ekoizleei.

14. 393.692,00 euroko gastua baimentzea, 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414206 partidaren kargura. Horren bidez erantzuna emanen zaie eskatzen dutenei “2015-2019 aldirako laguntza, Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko” izeneko laguntza luza dakiela 2020ko deialdirako, hots, erantzuna emanen zaie hala eskatzen duten ekoizleei.

15. 599.371,20 euroko gastua baimentzea, 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414206 partidaren kargura. Horren bidez erantzuna emanen zaie eskatzen dutenei “2015-2019 aldirako laguntza, Galzorian dauden tokiko arrazak zaintzeko” izeneko laguntza luza dakiela 2020ko deialdirako, hots, erantzuna emanen zaie hala eskatzen duten ekoizleei.

16. Diru-laguntzetarako deialdi hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

17. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 18an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

2020KO KANPAINARAKO ESKAERA BAKARRA AURKEZTEKO OINARRIAK

I. TITULUA

Xedapen komunak

1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.

1. Foru agindu honen xedea deialdia egitea da, Nafarroako Foru Komunitatean eta 2020ko kanpainari begira, honako hauek aurkezteko:

1) Urteko aitorpena, inskribatu dadin Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean, 9/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarri bezala, eta eguneratu dadin Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa.

2) Eskaera, aldaketak egin daitezen Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sisteman (SIGPAC). 90/2015 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarri zen aldaketak egiteko eskaera.

3) Laguntzen eskabide bakarra, 1075/2014 Errege Dekretuaren I. kapituluko VI. tituluan ezarri bezala. Hartan, honako hauek sartzen dira:

a) Ordainketa zuzenak, laguntza desakoplatuengatik:

I. Ordainketa bakarreko araubidea.

II. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa.

III. Nekazari gazteentzako ordainketa.

IV. Nekazari txikien araubidearen berrespena.

V. Nekazari txikien araubideari uko egitea.

b) Ordainketa zuzenak, nekazariendako laguntza lotuengatik:

I. Arrozaren laborantzari loturiko laguntza.

II. Laborantza proteikoei loturiko laguntza.

III. Fruitu oskoldunei eta algarroboei loturiko laguntza.

IV. Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza.

V. Azukre-erremolatxari loturiko laguntza.

VI. Industriarako tomateari loturiko laguntza.

VII. Kotoiaren laborantzarako ordainketa berariazkoa.

c) Ordainketa zuzenak, abeltzainendako laguntza lotuengatik:

I. Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

II. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

III. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

IV. Ardiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

V. Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

VI. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez badute.

VII. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez badute.

VIII. Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez badute.

d) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako jasotzen dituen laguntzak:

I. Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza, eta laguntza iragankorra, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 31.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

II. Nekazaritza ekologikorako laguntza.

–Laguntza eta urteko ordainketa luzatzeko eskaera, 2015-2019 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera, 2016-2020 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera, 2017-2021 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

III. Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

–Laguntza eta urteko ordainketa luzatzeko eskaera, 2015-2019 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera, 2016-2020 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

IV. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza.

–Laguntza eta urteko ordainketa luzatzeko eskaera, 2015-2019 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera, 2016-2020 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

V. Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

–Laguntza eta urteko ordainketa luzatzeko eskaera, 2015-2019 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera, 2016-2020 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

VI. Abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

–Laguntza eta urteko ordainketa luzatzeko eskaera, 2015-2019 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera, 2016-2020 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

VII. Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

–Laguntza eta urteko ordainketa luzatzeko eskaera, 2015-2019 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera, 2016-2020 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

VIII. “Estepako habitata hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat” izeneko laguntzak: urteko ordainketarako eskaera, 2018-2022 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

IX. Karbonoa atzemateko laguntza, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan.

–Laguntza-eskaera, 2020-2024 kanpainetarako eta 2020ko kanpainako urteko ordainketarako.

–Urteko ordainketarako eskaera, 2019-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

X. Laguntza, natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako. –Urteko ordainketarako eskaera 2018-2022 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

XI. Laguntza, naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsaziorako. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

XII. Landa garapenerako laguntzak lortzeko eskaera, beste autonomia erkidego batzuetan onetsitako programen esparruan.

XIII. Alorrak basoberritzeko araubidean, landa garapenerako 2000-2006 eta 2007-2013 programen esparruan emandako laguntzen onuradunen errentaren galerarako laguntzak.

e) Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, naturaren aldetik mugak dituzten eremuetan nekazaritzako jarduera horri eusteko. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

f) Azukre-erremolatxaren laboreentzako “de minimis” araubideko laguntza. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

4) Oinarrizko ordainketarako eskubide eskaera, Erreserba Nazionalari, 2020ko kanpaina.

5) Oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasunean aldaketak egiteko eskaera, 2020ko kanpaina.

2. Beste alde batetik, arau osagarriak ezarri dira Estatuko eta Batasuneko legeriarekiko, eskaera bakarrean sarturiko laguntzen gainean.

2. oinarria.–Agintaritza eskuduna.

1. Aurkezteko eta kudeatzeko oinarrizko ordainketarako eskubideekin loturiko tramiteak eta Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztutako laguntzak, agintari eskuduna Nekazaritza Zerbitzua da, salbu 1. oinarriko 1.3. puntuko d) xiii epigraferako, kasu horretan Ingurune Naturalaren Zerbitzua izanen baita agintari eskuduna, Nekazaritza Zerbitzuarekin elkarlanean.

2. Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztutako SIGPACentzako aldaketa eskaerei dagokienez, agintaritza eskuduna Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua da.

3. Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko urteko aitorpenari dagokienez, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioaren eguneratzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean aurkezteko, agintari eskuduna Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua da.

3. oinarria.–Urteko jakinarazpena, inskribatzeko Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean eta eguneratzeko Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa.

1. Eskaera bakarra aurkezten duten titularrak salbuetsirik egonen dira Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean beren ustiategiari buruzko argibideak eman beharretik. Horretarako, eskaera bakarra jakinerazpentzat hartuko da erregistro horretan inskribatzeko, eta erabiliko da Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratzeko.

2. Ustiategi bateko titularrek eskaera bakarra aurkezten ez badute, urteko jakinarazpena egin beharko dute Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko 6. eta 8. oinarrietan adierazten diren moduan, epean eta tokian. Modu telematikoan ere aurkezten ahalko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoen bidez.

3. Eskaera bakarra aurkezteko epea iragan ondoren eratutako ustiategiak eta data horren ondoko lurzati aldaketak zuzenean jakinarazi beharko zaizkio Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari.

4. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2015 Foru Aginduak arautu zuen Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta irizpideak ezarri zituen kalifika daitezen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategiak. Foru agindu haren 3. artikuluak aipatzen duen nahitaezko dokumentazioa aurkeztuko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, edo Administrazio Publikoen prozedura erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak aipatzen dituen tokietako edozeinetan.

5. Laguntzak kudeatzen dituen organoak kontsultatuko du Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan sarturiko informazioa, egiaztatu dadin lurzatiak daudela laguntzak eskatzen dituen nekazariaren eskura, 1075/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan adierazten duen egunean.

4. oinarria.–SIGPACa aldatzeko eskaera.

1. Nekazariek egiaztatu beharko dute SIGPACen datorren informazioa, beren nekazaritzako lurzatiak osatzen dituzten esparruei buruzkoa, zuzena dela eta, zehazki, zuzenak direla esparru horiei esleitu zaizkien mugaketa grafikoa eta erabilera eta larreen onargarritasun koefizientea. Orobat, beren esparruetan ez dagoela hautatu ezin den elementurik; bereziki, bideak eta eraikinak.

2. SIGPACen jasotako informazioa bat heldu ez bada lurraren errealitatearekin, eskatzaileak, otsailaren 1eko 90/2015 Foru Aginduari jarraituz, aurkeztu beharko ditu erabilerari, mugaketari, larreen onargarritasun koefizienteari edo SIGPACeko edukiaren beste edozein informaziori dagozkien alegazioak edo haiek aldatzeko eskaerak, ukituta dauden esparru bakoitzerako.

3. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, horretarako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin dagokion lankidetza-hitzarmena izenpetu duten entitate laguntzaileen bidez. Eskatzaileak berak zuzenean aurkezten ahalko ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz (Nafarroako Gobernuaren web orrian eskuragarri dagoen aplikazioaren bidez), edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren alorreko bulego sarearen bidez, edo aipatu departamentuan bertan.

4. Eskaera bakarrean aurkeztutako laguntzak onartzean aldaketarako eskaera kontuan hartua izateko, 6. eta 8. oinarrietan adierazten diren moduan eta epean aurkeztu beharko dira.

5. Irailaren 1etik abenduaren 31ra aurkezten diren eskaerek, (hots, 90/2015 Foru Aginduan aipatzen den bigarren epean aurkezten direnek), hurrengo urteko laguntzerako izanen dituzte ondorioak.

6. Eskatzaileek baimena emanen diote Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sisteman (SIGPAC) aldaketak egiteko eskaera aurkezten duen pertsonari, horrek haien izenean sina dezan digitalki, baldin eskatzaileak berak sinatzen ez badu. Baimentzeko agiriaren kopia digitala sartu beharko da eskaerari atxikitako agiri gisa.

II. TITULUA

Eskaera bakarra

5. oinarria.–Eskaera bakarraren titularra.

1. Nafarroako Foru Komunitatean eskaera bakarra aurkezten ahalko dute gehienbat Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik dauden ustiategien titularrek, baita eremurik gabeko ustiategien titularrek ere, baldin azienda gehienak Nafarroako Foru Komunitatean badituzte.

2. Eskaera bakarraren barnean sartzen dira foru agindu honetan 2020ko kanpainarako deitutako laguntza eta ordainketa guztien eskaerak.

3. Landa garapenerako laguntzen eskaerak, baldin beste autonomia erkidego batzuetan dauden azalerak izanik ere Nafarroako Foru Komunitatean aurkezten badira, eta alderantziz, beste erkidego batzuekiko truke egiteko prozeduran sartuko dira, azalera non dagoen, autonomia erkidego horrexetan tramita daitezen.

6. oinarria.–Eskaera bakarra aurkezteko tokia.

1. Eskaera bakarra eta haren aldaketak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin horrexetarako lankidetza hitzarmena izenpetu duten entitate laguntzaileetan. Eskatzaileak berak ere zuzenean aurkezten ahal ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eskuragarri dagoen “Laguntzak Kudeatzeko Sistema” (LKS-SGA) aplikazioaren bidez.

Eskaerei eta haren aldaketei foru agindu honen eranskinetan adierazten den “aurkeztu beharreko dokumentazioa” gehituko zaie.

2. Entitate laguntzaileak eskatzailearen baimena eduki behar du entitateko kudeatzaileak haren izenean sina ditzan, digitalki, eskaera bakarra, haien aldaketak, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskaera eta SIGPACi alegazioak aurkezteko agiria. Baimentzeko agiriaren kopia digitala igorri beharko da eskaera bakarrari atxikitako agiri gisa.

7. oinarria.–Ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak eta abeltzaintzako unitate guztiak aitortzea.

1. Eskaera bakarrean ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak deklaratuko dira, laguntza araubide bakar batean sartzen ez direnak barne. Ustiategiko lurzati batzuk deklaratu ez direla atzemanez gero, 1075/2014 Errege Dekretuaren 102.3. artikuluan aurreikusitako zehapenak aplikatuko dira.

2. Titular baten eskaera bakarraren aitorpenean sartutako lurzatiak ezin izanen dira egon beste nekazari baten aitorpenean Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeari dagokionez, salbu eta laborantza edo aprobetxamendu desberdinak direlarik.

3. Eskaeran abeltzaintzako ustiapen unitate guztiak deklaratu beharko dira, Nafarroatik kanpokoak barne.

8. oinarria.–Aurkezteko epea.

1. Aurkezteko epea 2014ko abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 95. artikuluan ezarritakoa izanen da. Errege dekretu hark ezarri zuen nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen eta laguntzeko beste araubide batzuen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

2. Eskaera bakarraren edukiaren eta aurkezpen dataren ondorioetarako, azken igorpen telematikoa soilik hartuko da kontuan.

3. Behin eskaera bakarra aurkezteko epea bukaturik, nekazariek, 2014ko abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 96. artikuluak aldaketak egiteko ezarritako epean, aukera izanen dute ordainketa araubideak edo landa garapeneko neurriak aldatzeko edo berriak sartzeko, banakako lurzatiak edo banakako ordainketa eskubideak gehitzeko, baldin kasuan kasuko laguntza araubidean ezarritako baldintzak betetzen badira. Aurkeztu beharreko frogagiri edo kontratuetan eraginik baldin badute aldaketa horiek, baimendurik egonen da horiek ere aldatzea.

4. 809/2014 Erregelamenduaren 11.4 artikuluarekin bat etorriz, hasi aurretik kontrolak egiten ahalko dira, eta beren emaitzak titularrei jakinarazi, eskaera bakarra aurkezteko epearen muga bete eta 26 egun naturaleko epean. Alabaina, baldin eta 26 egun naturaleko epe hau amaitzen bada aldaketak jakinarazteko azken eguna baino lehenago, emaitzak jakinaraziko zaizkio onuradunari egun natural bat geroago, beranduenez, dagokion urteko aldaketak jakinarazteko azken eguna betetzen denetik kontatuta.

Onuradun bati eman zaizkionean hasi aurretiko kontrolen emaitzak, eta kontrol gurutzatuen emaitzek ez-betetzeren bat egon daitekeela erakusten dutenean, onuradunak aldatzen ahalko du eskaera bakarra edo ordainketarako eskaera eta SIGPACen aldaketa egiteko eskaera bat egiten ahalko du, sartu ahal izateko behar diren zuzenketa guztiak balizko ez-betetzea duten banakako lurzatiei buruz. Aldaketak agintaritza eskudunari jakinarazi behar zaizkio onuradunari aldez aurretiko kontrolak jakinarazteko azken egunaren ondorengo bederatzi egun naturaletan, beranduenez.

5. Eskatzaileek, 2020ko kanpainan monitorizazioaren bidez kontrolatutakoek, abuztuaren 31ra arte aldatzen ahalko dute kontrolatutako laguntza araubideei dagokien ordainketarako eskaera, 809/2014 Exekuzio Erregelamenduaren 15. artikuluarekin bat.

9. oinarria.–Epez kanpo aurkeztea.

1. Ezarritako epea bukatu eta hurrengo 25 egun natural iragan arte onartuko dira laguntza eskaerak. Kasu horretan, data hori gainditzen den egun baliodun bakoitzeko, %1 murriztuko dira zenbatekoak. Erreserba Nazionalari egindako oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerei dagokienez, murrizketak %3koak izanen dira data hori gainditzen den egun baliodun bakoitzeko.

2. Atzerapena 25 egun naturaletik gorakoa bada, eskaera ez da onartuko.

3. Ezinbesteko kasuetan eta salbuespenezko egoeretan ez da murrizketarik aplikatuko.

10. oinarria.–Nekazaritzako lurzatien identifikazioa.

1. Eskatzaile guztiek nahitaez eman beharko dituzte ustiapeneko alorren identifikazioa eta kokapen grafikoa (aitorpen grafikoa).

2. Titular berak deklaratutako eta labore mota bereko esparru mugakide guztiek nekazaritzako lurzati bat osatzen dute, eta denak lurzatiaren ordenako zenbaki berarekin deklaratu behar dira eskabide bakarrean.

3. 2020ko kanpainan indarra duen SIGPACeko lurzati edo esparruaren erreferentziaren bidez identifikatuko dira, egoera hauetan daudenak izan ezik:

a) Lurzatiak biltzeko prozesuen mende dauden lurzatiak, baldin jada tokian bertan lurretan mugatu badira, 2020ko kanpainarako SIGPACen agertzen den ez bezalako identifikazio batekin, adieraziko dira 70 gehituz kasuan kasuko lurzatiak biltzearen poligonoaren zenbakiari. Lurzatiaren zenbakia lurzatiak biltzearen zenbaki bera izanen da. Identifikazio horrekin bat deklaratuko dira honako udalerri hauetako lurzatiak biltzeko prozesuetan dauden azalerak: Galipentzu, Arga 5-XXII sektorea (Funes) eta Ega 3-XXVI (Sesma, Lodosa eta Cárcar).

b) Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak, esleitu dituztenak herri-lurrak kudeatzen dituzten entitateek, honela identifikatuko dira: 990 zenbakidun poligonoa, bortz digituko lurzatia eta esparrua, 99rekin hasita, eta toki entitateak eskabide bakarraren titularrari esleitutako azalerarekin bat.

11. oinarria.–Deklaratzea lugorrien eta larreen azalera, larreen onargarritasun koefizientea eta nekazaritza jarduera.

1. Elementu elkorrak dituzten azalerei –hala nola landaretzarik gabeko eremuak edo arroken azaleramenduak, malda handiak edo landare multzo barneraezinak– larreen onargarritasun koefizientea (LOK-CAP) esleitzen die Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemak (SIGPAC).

2. Azkeneko 5 kanpainetan deklaratu ez diren larreetako lurzatiei LOK zero esleitu zaie, eta eskatzaileak bere ustez dagokion LOKa deklaratu beharko du. Alegazioa aurkeztu beharko dio SIGPACi, nahitaez. Orientazio moduan, lurzati guztiek daukate LOK automatiko bat, SIGPACen webgunean adierazten dena. Alegazioa onartzen ez bada, azalera gehiegi deklaratzeagatiko intzidentzia bat egonen da.

3. Nekazariak SIGPACen erregistratutakoa baino LOK handiagoa aitortzen duen kasuetan, dagokion alegazioa aurkeztu beharko dio SIGPACi, nahitaez, eta alegazioa onartzen ez bada, azalera gehiegi deklaratzeagatiko intzidentzia bat egonen da. Nekazariak deklaratzen duen LOKa SIGPACen erregistratua baino txikiagoa bada, baliozkotzat jotzen den azalera izanen da deklaratutako LOKari dagokiona. Nekazariak alegazio bat aurkeztu beharko dio SIGPACi, baldin uste bada erregistratutako LOKaren murriztapena behin betikoa izan behar dela.

4. Larreen esparruetan, laguntzak zein azalera garbitarako eskatzen den jakiteko, kalkulu hau eginen da: deklaratutako azalera gordina bider esparruko LOK deklaratua. Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerei dagozkien esparruetan, 12. eta 13. oinarrietan aipatu baitira, herri-lurra kudeatzen duen entitateak esleitutako azalera garbia deklaratuko da bakarrik.

5. Abandonatzeko arrisku handia izateagatik, lurzatiak edo labore lurrak ez dira onargarritzat hartuko baldin behin eta berriz lugorri deklaratu badira, bost urtez jarraian baino luzeago, edo baldin aldi horretan izan duten jarduera bada 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. eranskinean sartzen den mantentze-jardueretako bat, salbu eskatzaileak frogatzen ahal badu lurzati horietan nekazaritza lanak egiten ari dela, alegazio bat aurkeztuz Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemari, eta honek onartzen badu.

6. Ez dira onartuko abere eskortak dauden lurrak, ezta abere horiek ibiltzeko baliatzen diren lurzati mugakideak ere.

7. Lurzati bat hiru urtean edo gehiagoan lugorri deklaratu bada, arrisku-populaziotzat hartuko da lurraren gaineko kontrolen ondorioetarako.

8. Ingurumeneko arrazoiak direla eta, ezartzen da bi urtetik behin egin daitezkeela 1075/2014 Errege Dekretuaren IV.A) eranskinean jasotako labore-lurzatietako mantentze-lanak.

9. Berezko landare espezie bat biltzeak ez du baliorik izanen nekazaritza jarduera gisa, ez badator laborantzari dagozkion lan agronomikoekin batera.

12. oinarria.–Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak deklaratzea.

1. Bazka aprobetxamendu bateratua duten herri-lurretako toki entitate titularrek herriko bazkalurren (udalaren 990. poligono gisa identifikaturiko lurzatia) larre azalerak esleitzen ahalko dizkiete egiazki azienda larratzen duten abeltzainei. Esleipenak azalera erabilgarriari buruzkoak izanen dira, larreen onargarritasun koefizientea aplikatu ondoan.

2. Azienda batera larratzen duten abeltzainak gutxienez bi direnean eta zein eremu erabiltzen duten bereizten ez denean bakarrik esleituko dute toki entitateek herriko bazkalurretako lurzatia (“990. poligono” gisa identifikatua). Erabiltzen duten larratze eremua bereizten denean, edo abeltzain bakar batek erabiltzen badu herri-lurra, katastroko identifikazioa erabiliko da bazka-azalera esleitzeko; hau da, esleipen hartzaileek, eskaera bakarrean, deklaratu beharko dituzte azienda bazkatzeko erabiltzen dituzten herri-lurretako SIGPAC esparru guztiak.

3. Herri bazkalurrak kudeatzen dituzten toki entitateek “Laguntzak Kudeatzeko Sistema” (LKS-SGA) aplikazio informatikoaren bidez eginen dute herri-lurraren aitorpen grafikoa, 2020ko otsailaren 29a baino lehen, barnean direla herriko bazkalurrak osatzen dituzten SIGPAC esparruak, zehaztu daitezen haien muga grafikoak, azalera garbi osoa, eta esleipen hartzaileak nor diren eta bakoitzari zer azalera garbi esleitu zaion.

13. oinarria.–Urbasa eta Andia mendietako aprobetxamendu bateratuko bazka-azalera.

1. Etekinetarako Laguntzen Atalari dagokio Urbasa eta Andia mendilerroen herriko bazkalurren aitorpen grafikoa egitea.

2. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak ezarritako prozeduraren arabera esleitutako aprobetxamendu bateratuko bazka-azalera deklaratuko da abeltzain bakoitzaren eskaera bakarrean, honela identifikaturik: probintzia, 31; udalerria, 694; poligonoa, 990; lurzatia, 99000, eta esparrua, 99001.

3. Egiaztatuko da aitortzaileak nekazaritzan jardun duela esleitutako lur azaleran; bestela, edo Ingurune Naturalaren Zerbitzuak jakinarazten badu haren aziendak ez direla bazkatu esleitutako lurretan, larre horietan nekazaritza jarduera bete ez dela joko da.

14. oinarria.–Nekazaritza jarduera larreetan.

1. Eskaeran espresuki adierazi behar da ea larre esparruetan ekoizpena egin behar den animaliak larratuz, segatuz, edo mantentze-lanak bakarrik egin behar diren, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. B eranskineko jardueretan oinarrituz. Agintari eskudunen eskura eduki beharko dira jarduera haiek gauzatzean sortutako gastu eta ordainketen frogagiri guztiak. Bazka aprobetxamendu bateratua duten lurretan, ez dira onartuko 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. eranskineko mantentze-lanak.

2. 1075/2014 Errege Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du ezen abeltzaintzako jardueraren parte gisara aitortzen diren eskatzailearen larreek jasan behar dutela larreekin bateragarriak diren espezieen 0,2 AzLU/ha-ko abeltzaintzako karga, gutxienez, beste baldintza batzuen artean (AzLU: azienda larriko unitate). Kontuan hartu beharreko AzLUak izanen dira ustiategian dauden ardi, ahuntz, behi eta zaldi aziendaren animalia kopuruaren batezbestekoari dagozkionak. Betiere, horretarako kontaketa eginen da aipatutako errege dekretuan ezarritako laguntza lotuak kobratzeko xedearekin ustiategiko abereen zentsua zehazteko erabiltzen diren egun berberetan. Zerri aziendaren kasuan, urteko zentsua lortu beharko da, hain zuzen ere zehazten dena Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro orokorra ezartzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan. Kalkulu honetan sartzen diren larreen azalerak izanen dira kontrolak egin eta gero larre gisa deklaratu diren lurzatien azalerak, alde batera utzita horiengatik laguntza eskatu den edo ez.

Beren AUE-REGA ustiategiei 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera alta ematen dioten gazteen edo titular berrien ustiategien kasuan, AzLUak kalkulatzen dira kontuan hartuz urteko hamabi hilabeteetan erregistratutako abereen batezbestekoa.

3. 0,2 AzLU/ha-ko karga lortzen ez bada edo eskatzailea ez bada AUE-REGAn sartutako ustiategi baten titularra, ulertuko da ari direla artifizialki sortzen nekazaritzako jarduerarako betebeharrak betetzeko baldintzak, salbu nekazariak frogatzen badu gutxienez honako kasuren batean dagoela:

–Larre modura aitortutako azaleran mantentze-lanen bat egiten ari dela, bat etorriz 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. B) eranskinarekin. Errege dekretu hura aldatu zen 1172/2015 Errege Dekretuaren bidez.

–Aziendarako bazka ekoizteko larre eta belardietan belarra mozten duela.

–Badituela larratzeko ekoizpen baldintza egokietan dauden larre azalerak. Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak bakar-bakarrik mantendu daitezke herri-lurraren esleipen-hartzailearen azienda propioa larratuz.

4. Bertatik bertarako kontrolaren esparruan, larreen egoera egiaztatzen ahalko da, baita titularrari eskatu ere haien aprobetxamenduaren frogagiria, zalantzarik baldin bada izan lezakeen abandonu egoeraren gainean.

5. Larreak deklaratzen dituzten eskatzaileak arriskuko populaziotzat hartuko dira bertatik bertarako kontrolez den bezainbatean, baldin AUE-REGA ustiategi baten titularrak ez badira, edo AUE-REGA ustiategi baten titularrak badira baina larreekin bateragarriak ez diren espezieena, edo esnetarako edo gizentzeko behiena. Orobat, arriskuko populaziotzat hartuko dira, zuhaitzak eta sasiak dituzten larreen kasuan, baldin deklaratu bada, behin eta berriz, 3 urtez jarraian edo luzeago, egoera ona mantentzeko bakarrik den jarduera.

15. oinarria.–Laguntza eskaerak erretiratzea.

Laguntza eskaerak osoki edo partez erretiratzen ahalko dira, idatziz eta noiznahi, salbu eta titularrari adierazi zaiolarik bere eskaera bakarrean akatsak daudela edo bertan kontrola egiteko asmoa aditzera eman zaiolarik eta kontrol horrek agerian jarri duelarik badirela akatsak.

Ondorio hauetarako, aldez aurretiko kontroletan edo monitorizazioaren bidezkoetan egiten diren jakinarazpenak ez dira joko irregulartasunaren abisutzat, ez eta bertan kontrol bat gauzatzearen abisutzat ere.

16. oinarria.–Azalerekin zerikusia duten gorabeherak komunikatzea.

1. Eskatzaileak behartuta daude agintaritza eskudunari idatzita komunikatzera ustiategian gertatzen zaizkien gorabeherak, sortu bezain laster, baldin haien ondorioz laguntzak eskuratzeko baldintzak bete gabe gelditzen ahal badira eta, bereziki, laboreei dagokienez, deklaratutako laboreak jaio ez izana, eta basa faunak, abeltzaintzak, gertakari klimatologikoek, belar gaiztoek eta abarrek laboreetan eragindako kalteak.

2. Eskatzaileek gorabeherak jakinarazitakoan, edo aldez aurretiko kontrol batean komunikatutako gorabeherei alegazioak egindakoan, laguntzaren eskaera benetako egoerara egokituko da. Batzordearen (EB) 640/2014 Erregelamendu Delegatuaren II. tituluko IV. kapituluan aipatzen diren zehapenak ez zaizkie aplikatuko laguntzaren eskaeren zati batzuei, baldin eta ekoizleek idatziz jakinarazten badiote agintaritza eskudunari laguntzaren eskaera ez dela zuzena edo oker bat izan dela, betiere ekoizleei, aitzinetik, ez bazaie adierazi bertan kontrola egiteko asmoa edo akatsa dagoela eskaeran.

Ondorio hauetarako, aldez aurretiko kontroletan edo monitorizazioaren bidezkoetan egiten diren jakinarazpenak ez dira joko irregulartasunaren abisutzat, ez eta bertan kontrol bat gauzatzearen abisutzat ere.

17. oinarria.–Onuradunek bete beharrekoak.

1. Laguntzei buruzko araudian ezarritakoez gain, laguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Eman edo hartutako dirulaguntzak direla eta, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro.

b) Eskatzen zaien dokumentazio guztia ematea agintaritza eskudunari bere eginbeharrak betetzen dituela frogatzeko.

c) Xede berarekin eskatu edo jaso diren bestelako diru-laguntzen berri ematea.

d) Bertan mantentzea, irailaren 10a arte, artoaren, sojaren, eguzkilorearen, arrozaren, industriarako tomatearen, leken, garbantzuen, erremolatxaren eta patataren laborea edo labore hondarrak, eta ekainaren 30a arte, gainerako laboreak, lurgorriak barne, baldin laborantzekin ikusteko duten laguntzak eskatzen badira, izan ordainketa zuzenak, izan klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideak, izan greening-a, izan landa garapenerako laguntzak.

Interes ekologikoko azalera gisa kontatzearen ondorioetarako eta nekazariekin lotutako laguntzetarako soilik, ez dute betebehar hori izanen “beste labore” gisa deklaratutakoek, eremu bera okupatzen dutelako labore nagusi deklaratutakoaren aurretik, eskaeraren urte berean.

e) Belar-laboreetarako, metro karratuko landare dentsitatearen gutxieneko mailak betetzea: 3,5 eguzkilore, koltza eta artoetarako; 80 zerealetarako, 100 ehungintzako lihorako eta 30 gainerakoetarako.

f) Aparteko zailtasunek jotako lurzatiak salbuetsirik geldituko dira aitzineko paragrafoan deskribaturiko baldintzak betetzetik.

g) Jaso nahi dituztenak zuzeneko laguntzak, Nafarroako eskualde menditsu eta naturaz mugatuetarako konpentsazioko laguntzakoak eta ekoizpen ekologikorako laguntzakoak, izan beharko dira jarduneko nekazariak, I. kapituluan ezarritakoaren arabera, eta laborantzan aritu beharko dute ustiategiko azaleretan, bat etorriz abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko II. kapituluarekin.

18. oinarria.–Jarduneko Nekazariaren zerrenda negatiboko jarduerak egitearen edo ez egitearen deklarazioa.

1. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluak arautzen ditu jarduneko nekazariaren izaeratik kanpo dauden jarduera ekonomikoak. Eskatzaileak, pertsona fisikoak nahiz juridikoak, berariazko deklarazio bat eginen du bere eskaera bakarrean, horren bidez adierazteko betetzen duen edo ez jarduneko nekazariaren zerrenda negatiboko jarduera ekonomikoren bat (aipatutako errege dekretuaren III. eranskina), Entitate Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (EESN-CNAE) arabera edo Ekonomia-jardueren gaineko Zergaren (EJZ-IAE) arabera. Era berean, deklarazio horretan adieraziko du entitate elkarturen baten kontrola duen edo ez, eta, pertsona juridikoa denean, adieraziko du bazkide edo entitate elkarturen batek kontrolatzen ote duen. Baiezkoan, eskatzaileak entitate elkartu horien IFZ edo bazkide horien IFK adieraziko du, eta III. eranskin horretan jasotako jardueretako bat betetzen duten edo ez zehaztuko du.

2. Eskatzaileak adierazten badu aurreko apartatuan aipatzen den III. eranskinean jasotako jardueretako bat betetzen duela, bere kontura edo entitate elkartu baten edo bazkide baten bidez, titularrak eskatzen ahalko du jarduneko nekazaritzat hartzea, eta, horretarako, eskaera bakarrarekin batera aurkeztu beharko ditu bere nekazaritzako jarduera hutsala ez dela egiaztatzen duten agiriak. Horretarako, hauek izanen dira argudioak: ordainketa zuzenez aparte, nekazaritzan lortutako diru-sarrerak izan daitezela, eskura dagoen azkeneko zergaldian, nekazaritzatik eskuratutako diru-sarrera guztien %20 edo gehiago; horretarako, kontuan hartuko dira, bidezkoa bada, eskaeraren titularrari dagozkion entitate elkartuen datuak. Entitate elkarturen bat deklaratzen duten eskatzaileek berariaz adierazi beharko dute ea baztertuta dagoen jardueraren bat egiten ari den entitate elkartua 2020ko kanpainan.

19. oinarria.–Kontrolak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzen eskatzaileek onartuak izateko kontrolak onartu beharko dituzte, bai administratiboak bai tokian tokikoak, laguntzei buruzko araudian ezartzen direnak.

2. Ordainketa zuzenak eta landa garapenerako laguntzak eskatzen dituztenek baldintzazkotasun kontrolak izanen dituzte.

20. oinarria–Monitorizazioaren bidezko kontrolak.

1. 2020an azaleren araberako zuzeneko laguntzen araubide guztiak monitorizazioaren bidez kontrolatuko dira, eskualde hauetako udalerri guztietan: III. Nekazaritza Eskualdea (Iruñerria) eta IV. Nekazaritza Eskualdea (Estellerria).

Hala ere, honako hauek monitorizagarriak ez diren baldintzatzat jotzen dira:

a) 22. oinarriko 1. puntuan ezarritakoa, honako honi buruzkoa: debekatzen da produktu fitosanitarioak erabiltzea lugorrian eta nitrogenoa finkatzeko laboreak erabiltzea interes ekologikoko azalera gisa zenbatuko diren azaleretan.

b) 1075/2014 Errege Dekretuaren 31. artikuluaren b) letran ezarritakoa, honi buruzkoa: arrozaren laborantzan hazi barietate zehatz batzuk erabiltzea.

c) 1075/2014 Errege Dekretuaren 35. artikuluaren a) letran ezarritakoa, honi buruzkoa: laborantza proteikoei loturiko laguntzan hazi barietate zehatz batzuk erabiltzea.

d) 1075/2014 Errege Dekretuaren 39. artikuluaren a) letran ezarritakoa, honi buruzkoa: zuhaitzen gutxieneko dentsitatea fruitu oskoldunei eta algarroboei loturiko laguntzarako.

e) 1075/2014 Errege Dekretuaren 42. artikuluaren a) letran ezarritakoa, honi buruzkoa: kalitatezko lekaleen laguntzarako baimendutako kalitate izendapen batekoa izatea.

f) 1075/2014 Errege Dekretuaren 46. artikuluaren a), b) eta c) letretan ezarritakoa, honi buruzkoa: hazi barietate zehatz batzuk erabiltzea, ereiteko gutxieneko dosiak erabiltzea, eta enpresa batekiko hornidura kontratua egiaztatzea azukre-erremolatxarako laguntza eskatzen direlarik.

g) 1075/2014 Errege Dekretuaren 49. artikuluaren b) eta c) letretan ezarritakoa, honi buruzkoa: ereiteko gutxieneko dosiak erabiltzea, eta industria eraldatzailerako lehengaien entregak egiaztatzea industriarako tomateari loturiko laguntza eskatzen direlarik.

2. Eskatzaileek, 2020ko kanpainan monitorizazioaren bidez kontrolatutakoek, abuztuaren 31ra arte aldatzen ahalko dute beren ordainketarako eskaera, monitorizazioaren eremuan jakinarazitako gorabeherei dagokienez, 809/2014 Exekuzio Erregelamenduaren 15. artikuluarekin bat.

3. Sistema digitalen bidez (sms, e-mail, WhatsApp eta/edo Sga@pp eta SGAFoto aplikazioak) jakinaraziko zaizkio nekazariari monitorizazioaren bidezko kontrolen ondorioz lurzatiei dagokienez lortutako behin-behineko emaitzak, erabakigarriak ez direnean, bai eta alerta goiztiarrak eta nekazariari zuzendutako frogen eskaerak ere.

4. 15 egun balioduneko epea ematen da, Administrazioak jakinarazpena bidali eta biharamunetik hasita, interesdunak eskatutako frogak edo ebidentziak igor ditzan. Frogak aurkezten ez baditu edo erantzunik ematen ez badu, ebazpen negatiboa emanen zaio jakinarazitako gorabeherari, laguntzen kudeaketari dagokionez, deusetan galarazi gabe interesdunak geroago erabiltzen ahal dituen entzunaldi tramiteak.

21. oinarria.–Gutxieneko ordainketa.

1. Ez da ordainketa zuzenik emanen azaleragatik eta abeltzaintzagatik, baldin zenbateko osoen batura 300 euro baino gutxiago bada, onargarritasun arloan baldintzaren bat ez betetzeagatik penalizazio administratiboak aplikatu aitzin, bat etorriz abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 6. artikuluarekin.

22. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzei buruzko itzulketei, arau-hausteei eta administrazio zehapenei dagokienez, jokatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatuarekin bat.

2. Arau-hausteak finkatzeko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa izanen da xedatzen dena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean.

III. TITULUA

Zuzeneko ordainketak

I. KAPITULUA

Ordainketa desakoplatuak

23. oinarria.–Oinarrizko ordainketaren araubidearen eskaera eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketaren eskaera.

1. Oinarrizko ordainketaren araubidearen eskaera eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketaren eskaera egin ditzakete 5.1 oinarrian deskribaturiko baldintzak betetzen dituzten titularrek, 1075/2014 Errege Dekretuaren III. tituluaren I eta II. kapituluetan ezarritakoaren arabera.

2. Eskatzaileek eskatu beharko dituzte oinarrizko ordainketa eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa, beren ustiategian oinarrizko ordainketaren araubiderako onargarria den azalera duten esparruetarako.

3. Bete dadin klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako dibertsifikazio baldintza, aintzat hartuko da nagusi gisa deklaratutako laborea bakarrik. Labore nagusia izanen da dibertsifikazio epean bertan dagoena, hala egiaztatzen ahal bada.

4. Maiatzaren 1etik uztailaren 31ra bitarte eginen dira labore kopuruaren egiaztapena eta dagozkien ehunekoen kalkulua, egiaztatu dadin laboreak dibertsifikatzeko praktika bete ote den, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideen ordainketarako.

5. Berariaz deklaratu beharko dira lugorriak, basoberritutako azalerak, nekazaritza eta basogintzarako azalerak eta nitrogenoa finkatzeko laboreak, baldin eskatzaileak nahi badu interes ekologikoko azaleratzat zenbatu dakizkiola “Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako”.

6. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako, interes ekologikoko azalera gisa hartzearen praktika betetzeko, “beste labore bat” gisa deklaratutakoak aintzat hartzen ahalko dira. Labore lurrak izanen dira labore nagusi deklaratutako laborearen aurretik eremu berean daudenak, salbu udako labore tradizionalak, ondoren okupatu baitezakete eremua. Nafarroako Foru Komunitatean, udako labore tradizionalak hauek izanen dira: babarrunak eta txitxirioak.

7. Azaroaren 10eko 980/2017 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (haren bidez aldatu ziren abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak), debeku da produktu fitosanitarioak erabiltzea lugorrian eta nitrogenoa finkatzeko laboreak erabiltzea interes ekologikoko azalera gisa zenbatuko diren azaleretan.

8. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, lugorrien azalerak ez dira interes ekologikoko azaleratzat hartuko, baldin beren aurreko laborea nitrogenoa finkatzeko laborea izan bada.

24. oinarria.–Nekazari gazteendako ordainketa.

Nekazari gazteendako ordainketa eskatzen ahalko dute 5.1 oinarriko baldintzak deskribatzen diren baldintzak betetzen dituzten ustiategien titularrek eta, pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan, 1075/2014 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

25. oinarria.–Nekazari txikien araubide erraztuaren eskaera.

1. Nekazari txikien araubide erraztuan sarturik dauden titularrek araubide horretan berresteko eskaera aurkeztu behar dute.

2. Nekazari txikien araubide erraztuan sartutako nekazariek eskatzen ahalko dute 1075/2014 Errege Dekretuaren V. tituluan arautua dagoen araubide horri uko egiteko, eta, kasua bada, beren laguntza eskaera bakarra aurkezten ahalko dute. Uko egiteko eskaera hori nahitaezkoa da oinarrizko ordainketarako eskubidea laga nahi badute, osorik edo zati batean.

3. Nekazari txikientzako araubide erraztuko laguntza jaso ahal izateko, beharrezkoa da deklaratzea 2015ean aktibatutako eskubideen kopuruari dagokion hektarea onargarrien kopurua duen azalera, gutxienez. Hektarea horiek lurralde nazionaleko edozein tokitan egon daitezke, salbu eta Kanarietako Autonomia Erkidegoan, eta ez da beharrezkoa izanen azalera 2015ean eskubidearen esleipena egin zen eskualdean egotea.

II. KAPITULUA

Azalerei eta abeltzaintzari loturiko laguntzak

26. oinarria.–Azalerei loturiko laguntzen eskaera.

1. Azalerekin ikustekoren bat duten laguntza guztiak espresuki eskatu beharko dira dagokion laguntzarako azalera onargarria duen esparru bakoitzean. Laguntza lotuak eska daitezke labore nagusian edo esparruan deklaratutako bigarren mailako laborean.

2. Azalera berean ez dira zuzeneko bi laguntza lotu eskatzen ahalko.

3. Arrozaren laborantzari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 2. atalari jarraikiz.

4. Laborantza proteikoei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 3. atalari jarraikiz.

5. Fruitu oskoldunei eta algarroboei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 4. atalari jarraikiz.

6. Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 5. atalari jarraikiz.

7. Azukre-erremolatxari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 6. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) Azukre-erremolatxa, udaberrian ereiten dena.

b) Azukre-erremolatxa, udazkenean ereiten dena.

8. Industriarako tomateari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

Nekazariaren eta ekoizleen erakunde baten eta industria eraldatzailearen arteko kontratua 2020ko urtarrilaren 31 baino lehenago sinatu beharko da, eta haren erregistrorako aurkeztu agintaritza eskudunaren aitzinean, hura formalizatu ondoko 10 egun baliodunean.

9. Kotoiaren laborantzari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 8. atalari jarraikiz.

27. oinarria.–Abeltzaintzari loturiko laguntzen eskaera.

1. Abere beragatik ezin izanen dira loturiko bi laguntza eskatu, oinarri honen ondoko ataletan sartzen direnetarik.

Gainera, 9., 10. eta 11. apartatuetako laguntzak eskatzen dituztenek ezin izanen dituzte 5., 6., 7. eta 8. apartatuetako laguntzak eskatu, eta alderantziz.

2. Abeltzaintzari loturiko laguntzak jaso ahal izateko, aziendek irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuaren xedapenen arabera identifikatuta eta erregistratuta egon beharko dute behi azienden kasuan, edo irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren xedapenen arabera, ardi eta ahuntz azienden kasuan. Ustiategiaren titularrak eguneraturik izan beharko ditu ustiategiko espezie bakoitzaren erregistro liburua.

3. Laguntza jaso dezaketen abereen abeltzaintzako ustiategiak bete beharko ditu Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra ezartzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan ezartzen diren xedapenak.

4. Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 2. atalari jarraikiz.

5. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 3. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) sortu diren ustiategi berean edo Espainia penintsularreko erregioko behi ume-hazleen ekoizleek kudeaturiko gizendegi komunitarioetan gizendutako aratxeak.

b) sortu diren ustiategi berean edo Espainiako uharteetako erregioko behi ume-hazleen ekoizleek kudeaturiko gizendegi komunitarioetan gizendutako aratxeak.

c) erregio penintsularreko beste ustiategi batetik heldu diren aratxe gizenduak.

d) erregio intsularreko beste ustiategi batetik heldu diren aratxe gizenduak.

6. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 4. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) erregio intsularrean eta mendiko eskualdean kokaturiko ustiategientzat.

b) erregio penintsularrean kokaturiko ustiategientzat.

Laguntza hau kobratzeari dagokionez, eta “esne ekoizpenerako ugalketa” sailkapen zooteknikoa duten ustiapenetarako soilik, esnetarako gaitasun nabarmeneko arrazatzat hartuko dira Montbeliard, Arrea eta Gurutzatua, 1075/2014 Errege Dekretuaren XIII. eranskinekoez landa.

7. Ardiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 5. atalari jarraikiz.

8. Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 6. atalari jarraikiz.

9. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

10. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 8. atalari jarraikiz.

11. Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 9. atalari jarraikiz.

III. KAPITULUA

Landa garapenerako LGENF laguntzak eta Estatuaren laguntzak

28. oinarria.–Azalera eta laboreak:

Kapitulu honetan sartutako laguntzak eskatzeko, labore nagusi gisa deklaratutako laboreak hartuko dira kontuan.

29. oinarria.–Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza eta laguntza iragankorra.

1. Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako azaleren titularrek, baldin eta beren nekazaritza jarduerak mendialdeko eskualdeetan eta naturak bereziki mugatutakoetan egiten badituzte, foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat.

2. Herri hauetan ustiategiak dituzten titularrak: Abaigar, Berbintzana, Mendigorria, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Oibar, Oko eta Zangoza; herri horietan ustiategia duten titularrek eska dezakete laguntza iragankorra, mendialdetik kanpo kokaturik naturak bereziki mugatutako eskualdeen muga berrien ondorioz (mugaketa berri hori Batzordearen 2017ko abenduaren 8ko Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zen).

30. oinarria.–Laguntza eta urteko ordainketa luzatzeko eskaera, Ekoizpen ekologikorako laguntzen eta Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurriko laguntzan kasuan. Laguntzen transferentziak.

1. Laguntzen luzapenak 2020ko kanpainarako. 2015eko deialdiari dagokion laguntza duten titularrek, laguntza hori 2019ko kanpainan bukatu baldin bazen, beren urteko laguntza 2020ko kanpainarako luzatzea eskatzen ahalko dute, 2019ko azalerarengatik / azienda larriko unitateengatik eta urte horretan konprometitutako zenbatekoarengatik, bat etorriz Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduan ezarritako arauekin, honako laguntza hauei dagokienez:

1. Ekoizpen ekologikorako laguntza.

2. Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

3. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza.

4. Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

5. Abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

6. Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

2. Laguntza 2020ko kanpainarako luzatzeko eskaeretan, azalera/AzLUak eta laguntzaren zenbatekoa murrizten ahalko dira ezinbesteko kasuetan eta hasieran esleitutako azalera onargarria murriztu den kasuetan, betiere murrizketa izan bada SIGPAC eguneratzeagatik edo eremua ikuskatzearen ondorioz. Ezinbesteko kasutzat jotzen dira ezarririk daudenak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluan.

3. Ezin da eskatu 2020ko kanpainarako laguntza luzatzeko eskaerak transferitzea, salbu laguntzaren edo jaraunspenen titularraren izena aldatu den kasuetan.

4. 2020ko kanpainan ordaintzekoak diren laguntzak izanik edo aurreko atalean eskatutako luzapenen bat eskaturik, Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako azaleren titularrek eskatzen ahalko dute ondotik ematen diren laguntzen urteko ordainketa, bat etorriz Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduan ezarritako arauekin:

1.–Ekoizpen ekologikorako laguntza, bi azpineurri hartzen dituena:

i. Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jarduketak mantentzea.

ii. Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jarduketetara aldatzea.

2.–Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

3.–Nekazaritzako sistema mediterraneo iraunkorrak zaintzeko laguntza.

4.–Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

5.–Abeltzaintzako sistema iraunkorretarako laguntza.

6.–Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

7.–Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza.

8.–Laguntza, estepako habitata hobetzeko basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat.

9.–Karbonoa atzemateko laguntza, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan.

5. 2020ko kanpainan eta hurrengoetan indarrean dauden laguntza emateen titularrek eskatzen ahalko dute laguntzaren transferentzia osoa edo partziala. Aurkeztu beharko da eskualdaketari buruzko dokumentua, behar bezala betea, honako hauek adierazita: lagatzailearen izena eta NANa edo IFK, lagapen-hartzailearen izena eta NANa edo IFK, eta transferentzia egiten duen lagatzaileak zer labore azalera/AzLU transferitzen dion lagapen-hartzaileari azken horrek konpromisoa hartuta horri eusteko epealdiaren gainerakoan. Nekazaritza ekologikorako laguntza transferitzeko eskaeretan, nahitaezkoa da transferitutako lurzatien zerrenda zehaztea. Lagatzaileak eta lagapen-hartzaileak sinatu beharko dute dokumentua.

31. oinarria.–Natura sareko espazioetarako konpentsazioko laguntza.

Naturagune babestuen titularrak diren toki entitateek, kudeatzeko legezko mugapenak baldin badituzte espazio horien deklarazioaren ondorioz, eskatzen ahalko dituzte naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazioko laguntza eta ordainketa, 2020ko kanpainan, foru agindu honen VI. eta VII. eranskinei jarraikiz.

32. oinarria.–Alorrak basoberritzeko araubidearen barrenean, errenta galeraren konpentsazio primaren urteko ordainketa.

Alorrak basoberritzeko araubidearen barrenean, errenta galeraren konpentsazioko primaren urteko ordainketa eskatzen ahalko dute laguntza horiek 2020ko urtealdirako onartuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek.

33. oinarria.–Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzen deialdia (10. neurria), “Karbonoa atzematea Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan”.

2020ko kanpainako “Karbonoa atzematea Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan” laguntzaren ordainketa eta 2020-2024 aldirako laguntza eskatzen ahalko dituzte nekazaritzako ustiategietako titular izanik betetzen dituztenek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduko baldintzak. Aipatutako foru agindu horren bidez, araubide orokorra ezarri zen nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek daude Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, zeina aldatu baitzuen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 14ko 53/20019 Foru Aginduak.

IV. TITULUA

Oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen eskaera. Eskaera Erreserba Nazionalari.

34. oinarria.–2020ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikazioa.

1. Oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzen ahalko dira, betiere, eskubide horiek non esleitu diren, oinarrizko ordainketarako araubidearen eskualde beraren barnean, bidea izanik salmenta, errentamendua edo bestelako bat, zuzenbidean onartua, lurrekin edo lurrik gabe. Orobat, nork bere borondatez lagatzen ahalko dio Erreserba Nazionalari.

2. Oinarrizko ordainketarako eskubideak jardunekotzat jotzen den nekazariari bakarrik lagako zaizkio, 1075/2014 Errege Dekretuaren 8., 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, salbu jaraunspenen kasuan.

3. Laguntzarako eskubideak lurrekin saldu edo errentan jarriz gero, ez da atxikipenik batere aplikatuko. Laguntzarako eskubideak lurrik gabe saldu edo errentan jarriz gero, eskubide bakoitzaren balioaren %20 itzuliko zaio Erreserba Nazionalari, salbu eta lagapenak ekoizleen eskubide guztiengatik eginak badira eta oinarrizko ordainketarako eskubideen zenbateko osoa 300 euro baino gutxiago bada.

Orobat, ez da inolako atxikipenik aplikatuko eskubideak lurrik gabe saltzen edo errentan ematen bazaizkie 1075/2014 Errege Dekretuaren 25. artikuluko baldintzak betetzen dituzten nekazari gazteei.

1076/2014 Errege Dekretuaren 29. artikuluari jarraikiz, ondoko kasu hauetan ere ez da inolako atxikipenik aplikatuko:

a) behin betiko lagapena jardueran hasi den nekazariari.

b) Lurrik gabeko eskubideen alde baterako edo behin betiko lagapena, lagatzailearen edo lagapen-hartzailearen azalera aldatu denean oinarrizko ordainketako eskubideak esleituak dituen eskualderen batean, nahitaezko desjabetze prozesu bati edo lurzatiak biltzeko programa bati lotutako esku-hartze publiko baten ondorioz.

c) Jaraunspenak; erretiroak, lagatzailea lehen graduko ahaidea denean; uzte aurreraturako programak; lanerako ezintasun iraunkorra; entitate juridikoen izen aldaketak; bat egiteak eta zatiketak.

d) Ustiategiaren erabilera eta administrazioa eskualdatzen direlarik lurren errentamenduaren kontratua bukatzen duen errentariarengandik lur horien errentari berriarengana. Kasu horiekin parekatu dira honelako lagapenak: lagatzaileak abeltzaintzako ustiategi bat izatea, ustiategi horren herri-lurretako larreen kontzesioa aurreko kanpainan bukatzea, eta lagapen-hartzaileari herri-lurretako larreen kontzesio berria esleitzea entitate kudeatzaile berak, gutxienez ere lagatzaileak zuen hektarea kopuru berekoa.

35. oinarria.–Oinarrizko ordainketarako eskubide eskaera, Erreserba Nazionalari.

1. Erreserba Nazionalari ondotik ematen diren titularrek eskatzen ahalko dizkiote oinarrizko ordainketarako eskubideak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24. eta 25. artikuluen arabera:

a) Epai judizial edo administrazio egintza irmo baten bitartez laguntza eskubideak jasotzeko edo eskubideen balioa handitzeko legitimaturik dauden nekazariak.

b) Nekazariak, baldin ezinbestez edo aparteko inguruabarren kariaz, oinarrizko ordainketarako eskubideen lehen esleipenerako biderik izan ez badute 2015ean. Ezinbesteko kasutzat jotzen dira honako hauetan aurreikusitakoak: Kode Zibilaren 1105 artikulua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikulua eta 1076/2014 Errege Dekretuaren 17. artikulua.

c) Nekazari gazteak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24.3 artikuluarekin bat.

d) Nekazaritza jardueran hasten diren nekazariak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24.4 artikuluarekin bat.

2. Aurreko atalaren c) eta d) kasuei lotzen zaizkien eskatzaileek, baldin deklaratzen badituzte larre iraunkorreko azalerak edo larratze-jarduerak beren eskaera bakarreko lurzatietan, eta beren eskaera Erreserba Nazionalari aurkezten dioten kanpainako eskaera bakarraren aldaketak aurkezteko azken egunean ez badaude izen emanda Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (AUE-REGA), ez dute oinarrizko ordainketarako eskubiderik jasoko Erreserba Nazionaletik lurzati horiek direla-eta.

3. Faseka gauzatutako landa garapenerako programa baten bidez nekazaritza jarduerara sartzen diren eta 1. atalaren c) kasuari lotzen zaizkion eskatzaileen kasuan, enpresa planean onartutako abelburuak Erreserba Nazionalaren eskubideak jasotzen ahal dituzten larre hektareen kopuru bihurtzea eginen da bihurketa-faktore bat erabiliz, eta bihurketa-faktore hori izanen da Ha 1 AzLU bakoitzeko, bigarren urtean edo hurrengoetan jasotzekoak diren eskubideei dagokienez.

4. Erreserba nazionaleko eskubideen eskatzaileek agiri bidez frogatu beharko dute deklaratutako azalerak nekazariaren eskura daudela 2020ko eskaera bakarraren aldaketak aurkezteko azken egunean, honako araubide hauetako baten bitartez: jabetza, gozamena, errentamendua, apartzeria, edo herri-ondasun bat kudeatzen duen entitate batek emandako esleipena.

36. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

1. Nafarroan aurkeztuko dira 2019ko eskaera bakarra Nafarroan aurkeztu duten lagatzaileen titulartasun aldaketen komunikazioak.

Eskubide lagapenen komunikaziorako epea 2019ko azaroaren 1ean hasiko da, eta 2020ko eskaera bakarra aurkezteko epea amaitzen denean amaituko da.

Eskaerak aurkeztuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoen bidez edo modu telematikoan, laguntzak kudeatzeko sistemaren bidez.

2. Nafarroan aurkeztuko dira foru agindu honen 5.1 oinarrian deskribaturiko titularrek Erreserba Nazionalari egiten dizkioten eskubide eskaerak.

3. Erreserba Nazionalarentzako eskubide-eskaerak aurkeztuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren alorreko bulegoen bidez, foru agindu honen 8.1 artikuluak aurreikusten dituen epeetan, edo modu telematikoan, laguntzak kudeatzeko sistemaren bidez. Erreserba Nazionalarentzako eskaerak epez kanpo aurkez daitezke, gehienez ere aurkezteko epea bukatu eta ondoko 25 egun baliodunean, baina orduan 9.1 oinarrian aurreikusitako penalizazioak aplikatuko zaizkie eskaera horiei.

I. ERANSKINA

Eskaera bakarraren dokumentazio gehigarria

1. Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko agiriak, beren eskaera erakunde laguntzaile baten bidez aurkeztuz gero:

Erakunde laguntzaile bat baimentzea aurreko kanpainako eskaeraren datuak eskuratzeko, eskaera bakarra sinatzeko eta erregistroan uzteko, hura aldatzeko, zuzenketak egiteko –hala eskatuz gero–, SIGPACi alegazioak aurkezteko eta inskripzioa egiteko Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean, baita eskatutako laguntzen kudeaketarekin lotutako dokumentuak Administraziotik jasotzeko ere.

2. Eskatzaileek ekarri beharreko dokumentazioa, bidezkoa bada:

a) Baimen agiria, baldin entitate laguntzaileari baimena ematen zaiola dioen agiria sinatzen badu titularra ez den norbaitek.

b) Legezko ordezkariaren edo tutorearen frogagiria, eskatzailea adingabea bada.

c) Eskaera berreskuratzeko eskatzaile bati ematen zaion baimena, titulartasuna aldatu bada.

d) Nekazari gazteentzako laguntza pertsona juridiko batek eskatuz gero, frogagiria, frogatzen duena nekazari gazteek parte hartzen duela entitate horren zuzendaritza batzordean edo bestelako gobernu organoan.

e) Muztioaren destilazioa zer ardandegitan egin zen, haiei entregak egin zaizkiela frogatzen duten agiriak, edo ardandegi horiekiko kontratua, laguntza eskatu baldin bada azaleran mahastia baizik ez duten nekazari gazteentzat.

f) Deklaratu diren fruta-arbolak oinarrizko ordainketan sarturiko sektoreetakoak direla frogatzen duten agiriak, laguntza eskatu bada azaleran fruta-arbolak baizik ez dituzten nekazari gazteentzat.

g) Eskaeraren titularra gizendegi komunitario batekoa dela frogatzen duten agiriak.

h) Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzen eskaeren kasuan, eskatzaileek aurkeztu beharko dute Udalak edo Bardeako Batzordeak emandako esleipenaren ziurtagiria, titularraren izenean, laguntza eskatzen den udal bazkalekuari edo Bardeako esparruari dagokiona. Ziurtagiri horretan zehaztuko dira udal-mugarteak, poligonoak, lurzatiak, barrutiak eta azalera (lur goldagarria eta larreak bereizita).

i) Larreak hirugarrenek larratzearen bidez mantentzearen frogagiriak.

j) “Karbonoa atzematea Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan” nekazaritza eta ingurumen laguntzaren eskaera kasuetan. Barietate horretako hazia erosi dela egiaztatzen duen faktura, azalera horretarako gomendatutako ereite-dosiak betetzen dituena.

3. Eskatzaileek ekarri beharreko dokumentazioa, eskatzaileak haren kontsulta baimentzen ez badio Administrazioari:

a) Eskatzailearen IFK/IFZ.

b) Gizarte Segurantzaren ordainketa eguneratua duelako ziurtagiria.

c) Tributu arloko betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria.

d) Legezko ordezkariaren IFK/IFZ, eskatzailea adingabea bada.

e) Eskaeraren sinatzailearen IFK/IFZ, eskaera titularra ez den norbaitek sinatzen duelarik.

f) Eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontidearena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena inoiz egin ez bada, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduengatiko atxikipenen aitorpena (180. ered.) edo sozietateen gaineko zerga.

g) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).

h) Ekoizpen ekologikoaren aitorpena, ekoizpen mota honetan deklaraturiko esparruena.

i) Azukre industriarekiko hornidura kontratuaren kopia.

j) Tomatea eraldatzeko industriarekin sinaturiko kontratuaren kopia.

k) Esne etekinaren gaineko ziurtagiri ofiziala.

II. ERANSKINA

Oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren eskaeren dokumentazio osagarria

1. Ekarri beharreko dokumentazioa, haren kontsulta baimentzen ez bazaio Administrazioari:

a) Eskatzailearen eta lagatzailearen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena, eta ezkontideena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena inoiz egin ez bada, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduengatiko atxikipenen aitorpena (180. ered.) edo sozietateen gaineko zerga.

b) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).

2. Ekarri beharreko agiriak, bidezko bada:

a) Legezko ordezkariaren edo tutorearen IFK/IFZ eta egiaztagiria, eskatzailea edo lagatzailea adingabea bada.

b) Sinaduraren eskuordetzea honela egiaztatuko da: lagatzailearena: notario-ahalordearen bidez; hartzailearena: agiri pribatu batean sinadura baimenduz, NANaren fotokopiarekin batera.

c) Sozietateen kasuan, estatutuak aurkeztu beharko dira, haren ordezkaritza nork duen egiaztatu beharrez.

d) Sozietatearen izenean izenpetzen duen pertsona ez bada ordezkaria, baimena ematen duen agiri pribatu bat erantsi beharko da, sozietateko bazkide guztiek izenpetuta, guztien NANaren fotokopiarekin batera.

3. Agiri berariazkoak:

a) Jaraunspenak:

–Jaraunspena onartzeko eskritura, Ogasunean likidatua.

–Jaraunsle bat baino gehiago badago, jaraunsleen artean banatzeko akordioaren agiriak, ustiategiaren banaketa identifikatzeko aukera ematen dutenak.

b) Nekazariaren erretiroa, erretiro aurreraturako onetsitako programak edo lanerako ezintasun iraunkorrak:

–Egoera horiek frogatzen dituen agiriak.

–Familia liburua.

c) Nortasun juridikoaren aldaketa:

–Nortasun juridikoaren aldaketa frogatzen duen agiri publikoa.

–Pertsona juridikoen estatutuak.

d) Pertsona fisikoen edo juridikoen batasunak edo bat egiteak:

–Dokumentu publikoa, frogatzen duena lagatzailea edo bat egina dela ustiategia jasotzen duen sozietateko kidea, eta frogatzen duena, orobat, noiztik den kide.

e) Pertsona juridikoen edo pertsona fisikoen batasunen zatiketak:

–Zatiketa frogatzen duen agiri publiko edo pribatua.

–Oinarrizko ordainketen eskubideak banatzeko akordioa, bazkide guztiek izenpetuta, non adierazten baita titular berri bakoitzari pasatzen zaion ustiategiaren ehunekoa, bazkide guztien NANaren fotokopiarekin batera.

–Sozietatearen estatutua.

f) Oinarrizko ordainketarako eskubideen salerosketa eta errentamendua, lurrekin. Hala dagokionean:

–Lurren salerosketaren, dohaintzaren edo trukearen kontratua, zergak kitaturik.

–Lurren errentamenduaren kontratua, Nafarroako Landalurreko Errentamenduen Erregistroan inskribatua edo zergak kitaturik.

–Lurren errentamendua bukatu dela dioen ziurtagiria.

–Hiru alderdien arteko akordioa, oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzeko errentan hartutako lurrean oinarrituriko ustiategien kasuan. Alorrak herri-lurra baldin badira, hauek aurkeztu beharko dira:

  • Hiru alderdien arteko dokumentua, herri-lurra kudeatzen duen autoritateak izenpetuta, eta herri-lurra hartzaileari egin zaion adjudikazio berriaren dokumentua.

–Herri-larrea kudeatzen duen autoritatearen ziurtagiria, abeltzainen arteko adjudikazio aldaketari buruzkoa.

g) Nekazari gazte bati lagatzea:

–Nekazaritzako gaitasunaren frogagiria edo lagapen-hartzailearen lehen instalazioari emandako laguntzaren onespenaren ebazpena.

–Sozietatearen estatutua, hala badagokio.

h) Oinarrizko ordainketarako eskubideen eskualdaketa (lagapena) justifikatzeko Administrazioak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.

III. ERANSKINA

Erreserba Nazionalerako eskubideak eskatzeko dokumentazio osagarria

1. Agiri berariazkoak, nekazari gazteak edo nekazaritzan hasten diren nekazariak izanez gero.

a) Baimen agiria eta legezko ordezkariaren egiaztagiria, eskaera eskatzailea ez den norbaitek sinatzen duelarik.

b) Eskatzailea sozietate bat baldin bada, haren estatutuak, kide bakoitzaren partaidetzaren portzentajea agertzen duena.

c) Nekazaritza arloan prestakuntza eta trebakuntza egokiak hartu dituelako ziurtagiria.

d) Deklaratutako azalerak erabil daitezkeela frogatzen duen dokumentazioa.

Eskatzaileak haren kontsulta baimentzen ez badio Administrazioari:

a) Eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontidearena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena inoiz egin ez bada, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduengatiko atxikipenen aitorpena (180. ered.) edo sozietateen gaineko zerga. Agiri horiek aurkeztuko dira eskatzaileak bere datuetan sartzeko baimenik ematen ez badio Administrazioari.

b) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).

2. Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direneko agiri berariazkoak.

EZINBESTEKO ARRAZOIA

ESKATURIKO
DOKUMENTAZIOA

Heriotza edo desagerpena

Heriotza agiria edo desagerpenaren salaketa, absentzia-adierazpena edo heriotza-adierazpena

Iraupen luzeko ezintasuna

Gizarte Segurantzako zentro kudeatzaileak iraupen luzeko ezintasunari buruz emandako ziurtagiria

Natur hondamendia

Gertakarien deskripzioa eta ukipenen justifikazioa:

Abeltzaintzako lokalen suntsipena

Aseguru etxearen ziurtagiria, edo ustiategiko abeltegiak istripuz suntsitu direla frogatzeko beste edozein agiri ofizial.

Epizootia

Albaitaritzako zerbitzu eskudunen ziurtagiria, animaliaren heriotza edo hiltzea alegaturiko epizootiaren ondoriozkoa dela frogatzeko.

Izurritea edo landare-eritasuna

Zerbitzu fitosanitario eskudunen ziurtagiria, ustiategia alegaturiko izurrite edo landare-eritasunak jo zuela frogatzeko.

Desjabetzea

Desjabetzea egiaztatzen duen agiri publikoa, eta lurren desjabetzeari buruzko lehen berri emate ofizialaren data

Fruitu oskoldunen gaineko nekazaritza jarduerak sustatzeko programa nazionalarekin ikusteko duten aparteko inguruabarrak

2013ko ustiategiko laboreen txandaketari buruzko zinpeko aitorpena, urte horretan laguntza berariazkoa eskatu ezina frogatzeko

3. Epai irmo baten edo egintza administratibo irmo baten ondorioz eskubideak hartzeko edo zenbatekoa gehitzeko legitimaturiko nekazarien kasuan, berariazko dokumentazioa.

Ordainketa bakarreko eskubideen zenbatekoaren esleipena edo gehitzea dakarren epai irmo edo egintza administratibo irmoaren kopia.

IV. ERANSKINA

Nafarroako eskualde naturak mugatuentzako edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenentzako laguntzaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Foru agindu honen xedea da araubide orokor bat ezartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza emateko eskualde naturak mugatuei edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenei, eta laguntza hori kudeatzeko eta kontrolatzeko (laguntza hori jasota dago Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren 13. neurrian), eta, orobat, 1305/2013 Erregelamenduaren 31.5 artikuluaren arabera ezarritako laguntza iragankorra emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko ere.

2. Neurri hau bideratua da nekazaritzako lurren erabilera jarraiki eta jasangarria segurtatzera mendialdeko eskualdeetan eta, mendialdetik kanpo baina naturak mugatutakoetan, eta xedea du nekazariei ordaina ematea, eskualde hauen nekazaritza ekoizpenak dituen zailtasun eta mugek ekartzen dituzten kostu osagarriengatik eta diru-sarreren galerengatik.

2. oinarria.–Definizioak.

Laguntza honen ondorioetarako, hona hemen zer diren honako hauek:

a) “Eskualde menditsua” eta menditsuak izan gabe “eskualde naturaz bereziki mugatuak”: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak halakotzat hartzen dituenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera, zehazki 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera. V. eranskinean aipatzen diren udalerriak eta fazeriak dira.

b) “Larrearen erabilerarekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintza”: behi, ardi, ahuntz, zerri eta behor azienden ustiategiek osatzen dutena.

c) “AzLU” (azienda larriko unitatea): Hurrengo baliokidetasun laukia aplikatuko da, espezie eta adin tarte bakoitzeko:

AZIENDA MOTA

AzLU

Behi azienda, 2 urtetik gorakoa

1,00 AzLU

Behi azienda, 6 hilabetetik 2 urtera bitartekoa (biak barne)

0,60 AzLU

Behor azienda, 6 hilabetetik gorakoa

AzLU bat

Ugalketarako ardi azienda (ardiak eta hazitarako ahariak) eta ugalketarako ez direnak, 4 hilabetetik urtebetera bitartekoak

0,15 AzLU

Ugalketarako ahuntz azienda (ahuntzak eta hazitarako akerrak) eta ugalketarako ez direnak, 4 hilabetetik urtebetera bitartekoak

0,15 AzLU

Ugalketarako zerri azienda (erregimen estentsiboan)

0,50 AzLU

d) “Bazkarako azalera”: nekazaritzarako azalera erabilgarria, ustiategiko aziendak bazkatzeko erabiltzen dena; haren barnean sartzen da ustiategiaren titularrak bakarka eta beste abeltzain batzuekin batera erabiltzen duena larretzeko, halako aro batean aprobetxamendurako eskubidea izateagatik. Larreen azalera garbiak osatzen du, 62., 63., 64. , 65. eta 66. labore-kodeekin, azalera gordinari onargarritasun koefizientea (LOK-CAP) aplikatuz, baita laboratutako beste azalera batzuek ere, belardiko espezie hauekin: Festuka, Llollobelarra, 69. eta 78. labore-kodeak, Arrhenatherum, alka-belarra, larre-pleotza, poa, Sudango larrebelarra, eta belardi espezieen labore mistoa, 247. kodea.

3. oinarria.–Onuradunak eta aplikazio esparruak.

1. Laguntza hau eskatzen ahal dute Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako ustiategiak dituzten titularrek, baldin beren ustiategiak, osorik edo partez, honela katalogatuta dagoen udalerri batean badaude: mendialdeko eskualde batean, naturak bereziki mugatutako eskualde batean, edo 2. puntuan zerrendatzen diren eskualde iragankorreko udalerri batean. Titular horiek ogibide nagusia nekazaritza dutenak izanen dira Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE-REAN), edo eskatzaileak bere eskaera bakarra aurkezten duen autonomia erkidegoarenean.

2. Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako ustiategien titularrek eskura dezakete laguntza iragankorra, baldin eskualdeen mugaketa berrien ondorioz (mugaketa berri hori onetsi zen Batzordearen 2017ko abenduaren 8ko Betearazpen Erabakiaren bidez) diruz lagungarri izateari utzi badiote. Herri hauetan ustiategiak dituzten titularrak: Abaigar, Berbintzana, Mendigorria, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Oibar, Oko eta Zangoza.

3. Titularrak izan daitezke pertsona fisikoak nahiz elkartea osatzen duten ustiategiak. Elkartea osatzen duten ustiategiak izanez gero, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira, gutxienez, sozietatearen kapitalaren %50 egiten duten kideak.

4. Foru agindu honetan ezarritako laguntzen araubidea ustiategiko nekazaritzako azalerari aplikatuko zaio, baldin hura kokaturik badago Nafarroako Foru Komunitateko mendialdeko udalerri batean edo mendialdetik kanpokoa baina naturak bereziki mugatutako eskualdekotzat jotzen den udalerri batean, edo eskualde iragankorreko laguntzak hartzen dituen udalerrietako batean.

4. oinarria.–Laguntza eskatzea.

Laguntzen eskaera bakarrean sarturik aurkeztuko da Nafarroako naturak bereziki mugatutako eskualdeentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako urteko eskaera.

5. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

1. Laguntza hartu ahal izateko, onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) “Jarduneko nekazaria” izatea, honako hauek ematen dioten zentzuan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren 9. artikulua eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. titulua.

b) Ogibide nagusia nekazaritza izatea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE-REAN), edo eskatzaileak bere eskaera bakarra aurkezten duen autonomia erkidegoarenean.

Dena den, laguntza hauen onuradun izan daitezke, orobat, ogibide nagusia nekazaritza izateko baldintza guztiak betetzen dituztenak, salbu nekazaritza-lanaren 0,5 unitate baino gutxiagoko nekazaritza ustiategi baten titularra izatea edo/eta guztirako errentaren %50 ustiategian lortutakoa izatearena, baldin eta kasu hauetako batean badaude:

–Laguntza hauek eskatzen diren urtean edo aurrekoan hasi diren nekazari gazteak izatea.

–Lehen graduko ahaide batek laguntza hauek eskatu diren urtean edo aitzinekoan ustiategia eskualdatu dien eskatzaile izatea, baldin eta aurreko titularra konpentsazio-ordainak jasotzen ari bazen eta eskualdaketa ustiategiaren ezaugarriak gehiegi aldatu gabe egin bazen.

c) Eskabide bakarraren zati bat bezala aurkeztea urteko laguntza eskaera, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarri bezala.

d) Onuradunaren ustiategiak gutxienez 2 hektareako ordainketa-azalera (kalte-ordaina har dezakeen azalera) eduki behar du.

e) Laguntzen araubide honetatik baztertua ez izatea.

f) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. eta 13. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea. Bereziki, tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izan beharko ditu.

2. Ezinbesteko kasuak salbu, baldintza hauek betetzen ez badira, ez da eskatzen den urterako laguntza emanen. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eman beharko zaio ezinbesteko kasuen berri hamar egun baliodunean, gehienez ere, ezinbesteko arrazoia gertatzen denetik hasita.

3. Ezinbesteko kasutzat jotzen dira ezarririk daudenak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluan.

6. oinarria.–Kalte-ordaina har dezakeen azalera.

1. Kalte-ordaina har dezakeen azalera da Nafarroako mendialdeko eskualde batean kokaturik dagoen edo mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualde batean kokaturik dagoen ustiategiaren nekazaritzako azalera, baita laguntza iragankorra ematen den udalerrietan kokaturik dagoena ere (3.2 oinarria).

2. Aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren azalerak kanpo daude.

2. Laboreek eskualdean ohi diren metodoen bidez ezarriak izan beharko dute.

3. Kalte-ordaina jaso dezakeen azalera kalkulatzeko, koefiziente hauek aplikatu beharko dira ustiatze sistemaren arabera:

–Bazka azalerako hektarea: 1.

–Gainerako laboreen hektarea bakoitzeko: 0.5.

4. Bazkarako azalera kalte-ordaina emateko modukotzat joko da larreekin bateragarriak diren espezieak dituzten abeltzaintzako ustiategietan. Ustiategi hauetan, kalte-ordaina har dezakeen bazkarako azalera, hektareatan, ez da inoiz izanen handiagoa larrearekin bateragarriak diren espeziekoak izanik ustiategian dauden azienden AzLUen balioa baino. Behi eta zaldi azienden kasuan, 6 hilabetetik aurrerako abereak hartzen dira kontuan, eta ardi, ahuntz eta zerrien kasuan, 4 hilabetetik aurrera. SIMOGAN datu-basean jasotako bost balioen batez bestekoa izanen da kontuan hartuko diren AzLUak, laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bost hilabeteetako bakoitzeko lehenbiziko lanegunean kontabilizatuta. Ardi eta ahuntz aziendarako, ustiategi bakoitzaren urtarrilaren 1eko nahitaezko urteko zentsua hartuko da kontuan.

Tokian berean egindako kontrolik bada, bertatik bertarako ikuskapenean zehaztutako AzLUak bakarrik hartuko dira kontuan laguntza kalkulatzeko.

7. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntza sari bat da, urtekoa, ematen dena eskatzailearen ustiategian kalte-ordaina har dezakeen nekazaritzako azaleran oinarriturik.

2. Laguntzaren zenbatekoak konparazio bidez ezarri dira, kontuan harturik gastu gehigarriak eta diru-sarreren galerak, halako mugak ez dituzten eskualdeen aldean. “Oinarrizko modulu” hauek ezarri dira:

Mendialdeko eskualde bitan banatu da, goi mendialdea eta mendialdea:

a) Goi mendialdea: 106,55 euro/ha.

b) Mendialdea: 76,79 euro/ha.

c) Menditsua izan gabe, eskualde naturak mugatua: 60,09 euro/ha.

d) Eskualde iragankorreko udalerriak: 25 euro/ha.

Eranskinean agertzen dira lau eskualdeetako bakoitzeko udalerriak.

8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa nola zehaztu.

1. Urteko prima batera kalkulatuko da bi azpineurrietarako, behar den modulua aplikaturik kalte-ordaina har dezaketen azalerei, azalera horiek egoteagatik “goi mendialdean”, “mendialdeko eskualdean” eta “mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualdean” eta “eskualde iragankorrean”, lehenetsiz hektareako eman beharreko laguntzaren zenbateko handiena duten azalerak.

2. Ustiategiko azalera-atalase jakin batzuen gainetik, ordainketak beheranzkoak izanen dira; beraz, eskualde bakoitzean batez beste ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, ustiategiaren tamaina hartuko da kontuan baremo honen arabera:

KALTE-ORDAINA HAR DEZAKEEN AZALERA,

NEURRIAREN BABESA DUENA (hektareak)

AZALERA MODULATUA (ha)

1. tartea: lehen 5 hektareak

%100

2. tartea: 5-25 hektarea

%75

3. tartea: 25-50 hektarea

%50

4. tartea: 50-100 hektarea

%25

5. tartea: 100 hektarea baino gehiago

%0

Elkartea osatzen duten ustiategietan, ogibide nagusia nekazaritza duten kideen kopuruaren arabera handituko dira tarte bakoitzeko hektareak; betiere, kide horiek ez badira banakako laguntza eskaera baten onuradun.

3. Behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan aurreikusten diren zehapenak aplikatu ondotik zehaztuko da zer azaleragatik ordainduko den. Azalera batez besteko zenbatekoarekin biderkatuta ateratzen den kopuruari aplikatuko zaizkio 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako murriztapenak, hurrengo portzentajeen arabera, baldin eta konpromisoak bete ez dituzten eremuen azalera, guztira, ordainketetarako deklaratutako guztizko eremuaren %20 baino handiagoa edo 0,1 ha baino handiagoa bada:

AzLU edo hektarea kopuruari loturiko konpromisoak edo beste betebehar batzuk ez betetzearen portzentajeak eta penalizazioen mailaketa, tipifikatuak ez badaude bete ez den portzentajearen arabera, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluari jarraituz.

MOTA

ELEMENTUAREN DESKRIPZIOA

EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA

SAILKAPENA
(OIN./NAG./BIG./HIR.)

PENALIZAZIOA

Bakuna

Horrelako batzuk ez ditu betetzen

Konpromisoak/beste betebehar batzuk

1

Esparru abandonatua

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-00

Oin.

%50

%100

2

Eskatutako laguntza lerroa ez dagokio esparruko SIGPAC erabilerari

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-100

Oin.

%50

%100

3

Deklaratutako produktua ez da bateragarria esparruko SIGPAC erabilerarekin

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-100

Oin.

%50

%100

4

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-100

Oin.

%50

%100

5

Produktu ikuskatua, laguntzarako lerroan onargarria dena, baina adierazitakoa ez bestelakoa da, eta beste talde batekoa

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-100

Oin.

%50

%100

Konpromisoak ez betetzeagatiko zigorrak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera.

ONARTUA IZATEKO BALDINTZAK/IRIZPIDEAK: SAILKAPENA

DEFINIZIOA

BAZTERKETA

Baztertzailea (Bazt.)

Laguntza emateko eta, zein den kasua, laguntza mantentzeko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituena.

Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

Konpromisoak edo beste betebehar batzuk.

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

URTEA

Zk.

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Oinarrizkoa (O)

Konpromisoa betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebetetik

1

1 edo gehiago

Laguntzaren %50

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %100

Nagusia (N)

Konpromisoa betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo posible da ondorio horiei bukaera ematea onargarriak diren bitartekoekin.

1

1

Laguntzaren %20

2 edo gehiago

Laguntzaren %40

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %40

Bigarren mailakoa (BI)

Betetzen ez bada, garrantzi txikia duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %5

2 edo gehiago

Laguntzaren %10

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %10

Hirugarren mailakoa (H)

Betetzen ez bada garrantzi eskasa duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %1

2 edo gehiago

Laguntzaren %2

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %2

4. Laguntzak emateko, onartutako eskaeretarako kalkulatzen den zenbatekoaren guztizko batura handiagoa baldin bada azpineurri eta kanpaina bakoitzerako aurrekontuan dagokion kontu-sailean eskura dagoen kreditua baino, eta eskura dagoen kreditua agortu arte, hainbanaketa aplikatuko da onartutako eskatzaileen artean.

9. oinarria.–Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.

1. Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena; tokian berean egin beharreko kontrola, berriz, Ikuskapenen Atalak; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzailea behartua dago eskatzen zaion informazio osagarri osoa ematera.

2. Eskaera egiten den urtean kanpaina horri buruz erregistro ofizialetan dauden datuak izanen dira laguntza kudeatzeko beharko direnak.

10. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren egiaztatuko da interesdunek onuradunak izateko baldintzak betetzen ote dituzten, hau da, 5. oinarrian aipatzen diren onargarritasun baldintzak. Eskaerak zerbait falta badu, hogeita hamar eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena eginen dela, eta, jakinaraziko zaiola.

2. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera ebaluaturik, ebazpena proposatuko du.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen, ordainduko edo ukatuko du diru-laguntza, modu arrazoituan.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 6 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

11. oinarria.–Laguntzak ukatzea eta zehapenak.

1. 5. oinarrian aipatzen den edozein baldintza bete ezik, laguntzak ukatuko dira.

2. Ezarritako kontrolen ondorioz egiaztatzen bada aldea dagoela eskaeraren xedeko hektarea kopuruaren eta kontrol administratiboen edo landa kontrolen ondorioz egiaztatzen den hektarea kopuruaren artean, dagozkion zehapenak jarriko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19.bis eta 35. artikuluekin bat.

3. Ustiategiko azalerak erabat ez deklaratzeak berekin ekarriko ditu Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 16. artikuluan aurreikusitako zehapenak.

4. Laguntzaren xedeko azalerek bete beharko dute abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute, hartan ezartzen baitira onargarritasun baldintzak. Arau horiek bete ezean, penalizazioak jarriko dira.

5. Aurrekoez gain, aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako arau-hausteen eta zehapenen araubidea.

12. oinarria.–Oker jasotako ordainketen itzulketa.

1. Oker jasotako ordainketen kasuan, jasotzaileek haien zenbatekoak itzuli beharko dituzte Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.

13. oinarria.–Laguntzen publizitatea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da onuradunen zerrenda. Onuradunei jakinaraziko zaie haien datuak aipatu erregelamenduaren 111. artikuluaren arabera argitaratuko direla, eta auditoretzak eta azterketak egiteko erakundeek har ditzaketela datuak, Batasunaren finantza interesak babestuak gelditzeko. Datuak pertsonalak direnean, onuradunei haien eskubideen berri emanen zaie, datuak babesteko arauekin eta eskubide horiek baliatzeko prozedura aplikagarriekin bat.

V. ERANSKINA

Nafarroako mendialdeko eskualdea
eta naturak mugatutako eskualdea

Landa Garapenerako esparru nazionalaren bidez ezarritako mugapenarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, hurrengo udalerri eta fazeria hauek osatzen dute Nafarroako Mendialdea eta mendialdetik kanpo naturaz bereziki mugatutako eskualdea:

1. Eskualde menditsua.

a) Goiko mendialdea (GM).

KODEA

GOI MENDIALDEKO UDALERRIA

ESKUALDEA

003

ABAURREGAINA

GM

004

ABAURREPEA

GM

013

AMESKOABARRENA

GM

020

ARAITZ

GM

021

ARANARATXE

GM

022

ARANTZA

GM

024

ARANO

GM

028

ARTZIBAR

GM

031

ARESO

GM

033

ARIA

GM

034

ARIBE

GM

050

BAZTAN

GM

054

BERTIZARANA

GM

055

BETELU

GM

058

AURITZ

GM

059

BURGI

GM

071

GAZTELUBERRI

GM

081

DONAMARIA

GM

082

ETXALAR

GM

087

DONEZTEBE

GM

090

ERATSUN

GM

092

ERROIBAR

GM

093

EZKAROZE

GM

095

ESPARTZA ZARAITZU

GM

100

EULATE

GM

102

EZKURRA

GM

111

GALOZE

GM

112

GARAIOA

GM

113

GARDE

GM

115

GARRALDA

GM

117

GOIZUETA

GM

118

GOÑERRI

GM

119

GORZA

GM

128

IZABA

GM

129

ITUREN

GM

133

ITZALTZU

GM

134

JAURRIETA

GM

137

LABAIEN

GM

139

LANA

GM

143

LARRAGOA

GM

149

LEITZA

GM

153

LESAKA

GM

181

NABASKOZE

GM

185

OTSAGABIA

GM

187

OIZ

GM

195

ORBAIZETA

GM

196

ORBARA

GM

198

ORONTZE

GM

199

OROTZ-BETELU

GM

203

PETILLA ARAGOI

GM

209

ERROMANTZATUA

GM

210

ERRONKARI

GM

211

ORREAGA

GM

213

SALDIAS

GM

221

DONEZTEBE

GM

222

SARTZE

GM

226

SUNBILLA

GM

239

URDAZUBI

GM

241

URRAULGOITI

GM

244

URROZ

GM

245

URZAINKI

GM

247

UZTARROZE

GM

248

LUZAIDE

GM

250

BERA

GM

252

BIDANKOZE

GM

256

HIRIBERRI (AEZKOA)

GM

259

IGANTZI

GM

263

ZUBIETA

GM

264

ZUGARRAMURDI

GM

502

02 FAZERIA

GM

509

09 FAZERIA

GM

510

10 FAZERIA

GM

516

16 FAZERIA

GM

518

ERREMENDIKO FAZERIA

GM

523

AMESKOAKO HERMENDIA

GM

526

26 FAZERIA

GM

528

28 FAZERIA

GM

535

35 FAZERIA

GM

536

36 FAZERIA

GM

537

37 FAZERIA

GM

542

42 FAZERIA

GM

545

45 FAZERIA

GM

553

ALDAPE FAZERIA

GM

555

55 FAZERIA

GM

556

56 FAZERIA

GM

562

BERRIOGOITIKO FAZERIA

GM

563

63 FAZERIA

GM

565

65 FAZERIA

GM

581

81 FAZERIA

GM

585

85 FAZERIA

GM

586

86 FAZERIA

GM

587

87 FAZERIA

GM

588

88 FAZERIA

GM

591

91 FAZERIA

GM

603

103 FAZERIA

GM

691

ANDIA

GM

692

ARALAR

GM

693

LOKIZ

GM

694

URBASA

GM

b) Mendialdea (M).

KODEA

MENDIALDEKO UDALERRIA

ESKUALDEA

008

AGUILAR KODES

M

010

ALTSASU

M

011

ALLIN

M

017

ANUE

M

019

AGOITZ

M

025

ARAKIL

M

026

ARAS

M

027

ARBIZU

M

037

ARRUAZU

M

040

ATETZ

M

043

AZUELO

M

044

BAKAIKU

M

047

BARGOTA

M

049

BASABURUA

M

052

BERASKOAIN

M

063

CABREDO

M

073

ZIORDIA

M

075

ZIRITZA

M

083

ETXARRI

M

084

ETXARRI ARANATZ

M

091

ERGOIENA

M

094

ESLABA

M

096

ESPRONTZEDA

M

098

ESTERIBAR

M

101

EZKABARTE

M

103

EZPOROGI

M

110

GALIPENTZU

M

116

GENEVILLA

M

120

GESALATZ

M

121

GIRGILLAO

M

123

UHARTE ARAKIL

M

124

IBARGOITI

M

126

IMOTZ

M

127

IRAÑETA

M

130

ITURMENDI

M

132

ITZAGAONDOA

M

135

XABIER

M

136

TXULAPAIN

M

138

LAKUNTZA

M

140

LANTZ

M

141

LAPOBLACIÓN

M

144

LARRAUN

M

146

LEATXE

M

150

LEOTZ

M

151

LERGA

M

154

LEZAUN

M

156

LIZOAIN

M

158

LONGIDA

M

159

IRUNBERRI

M

162

MARAÑÓN

M

170

MIRAFUENTES

M

172

ELO

M

182

NAZAR

M

186

ODIETA

M

188

OLAIBAR

M

189

OLAZTI

M

192

OLORITZ

M

194

OLLO

M

214

JAITZ

M

219

SANTSOL

M

230

TORRALBA DEL RÍO

M

235

UXUE

M

236

ULTZAMA

M

237

UNTZITI

M

238

UNTZUE

M

240

URDIAIN

M

242

URRAULBEITI

M

243

URROTZ-HIRIA

M

253

BIDAURRETA

M

261

ESA

M

262

ZABALTZA

M

265

ZUÑIGA

M

508

08 FAZERIA

M

514

14 FAZERIA

M

515

15 FAZERIA

M

517

17 FAZERIA

M

521

21 FAZERIA

M

524

24 FAZERIA

M

527

27 FAZERIA

M

539

39 FAZERIA

M

540

40 FAZERIA

M

541

41 FAZERIA

M

543

43 FAZERIA

M

544

44 FAZERIA

M

546

SUARBEKO FAZERIA

M

549

ARISTREGIKO FAZERIA

M

552

52 FAZERIA

M

570

70 FAZERIA

M

579

79 FAZERIA

M

582

82 FAZERIA

M

584

84 FAZERIA

M

592

92 FAZERIA

M

606

106 FAZERIA

M

607

107 FAZERIA

M

904

IRURTZUN

M

908

LEKUNBERRI

M

2. Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak.

UDALERR. KOD.

UDALERRIAREN IZENA

31002

Abartzuza

31005

Aberin

31006

Ablitas

31007

Adios

31012

Allo

31014

Antzin

31015

Andosilla

31016

Antsoain

31018

Añorbe

31023

Aranguren

31029

Los Arcos

31030

Arellano

31035

Armañantzas

31036

Arroitz

31038

Artaxoa

31039

Artazu

31041

Aiegi

31045

Barasoain

31046

Barbarin

31051

Beire

31056

Biurrun-Olkotz

31060

Burlata

31061

El Busto

31065

Caparroso

31067

Zarrakaztelu

31069

Kaseda

31074

Zirauki

31076

Zizur

31079

Desoio

31080

Deikaztelu

31085

Etxauri

31086

Eguesibar

31088

Noain (Elortzibar)

31089

Eneritz

31097

Lizarra

31099

Etaiu

31104

Faltzes

31105

Fitero

31108

Fustiñana

31109

Galar

31114

Garinoain

31125

Iguzkitza

31131

Itza

31142

Larraga

31145

Elizagorria

31147

Legarda

31148

Legaria

31152

Lerin

31155

Ledea

31160

Lukin

31161

Mañeru

31164

Mélida

31166

Mendaza

31168

Metauten

31171

Miranda Arga

31174

Morentin

31175

Mues

31180

Muruzabal

31183

Obanos

31190

Olexoa

31191

Erriberri

31193

Oltza Zendea

31197

Orisoain

31200

Oteitza

31204

Piedramillera

31205

Pitillas

31207

Puiu

31212

Zare

31217

San Martin Unx

31220

Santakara

31224

Sesma

31225

Sorlada

31227

Tafalla

31228

Tebas-Muru Artederreta

31229

Tirapu

31231

Torres del Río

31233

Tulebras

31234

Ukar

31251

Viana

31255

Villamayor de Monjardín

31257

Villatuerta

31258

Atarrabia

31260

Deierri

31511

11 fazeria

31522

22 fazeria

31529

29 fazeria - Aranbeltz

31530

30 fazeria - Samendieta

31531

31 fazeria

31532

32 fazeria

31538

38 fazeria

31550

50 fazeria

31567

67 fazeria

31571

71 fazeria

31574

74 fazeria

31575

75 fazeria

31576

76 fazeria

31583

83 fazeria

31604

104 fazeria

31605

105 fazeria

31608

108 fazeria

31690

Errege Bardea

31902

Berriobeiti

31903

Berriozar

31905

Beriain

31906

Orkoien

31907

Zizur Nagusia

2. Laguntza iragankorra duten eskualdeak.

KODEA

UDALERRIAREN IZENA

1

Abaigar

9

Oibar

53

Berbintzana

177

Murieta

179

Murillo el Fruto

167

Mendigorria

178

Murillo el Cuende

184

Oko

216

Zangoza

VI. ERANSKINA

Naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko kalte-ordainak

1. oinarria.–Laguntzaren deskripzioa.

Konpentsazio bat da, toki batzuetarako, Nafarroan eremu batzuk babestuak deklaratzeagatik gaur egun Natura 2000 Sarean dauden tokietan jarduera ekonomikoari ezartzen zaizkion mugapenen ondorioz; hori dena, bat etorriz Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin.

2. oinarria.–Laguntza mota.

1. Laguntza gisa, hektarea bakoitzeko ordainketa bat egiten zaie toki entitateei, baldin eta betetzen badituzte 3. eta 4. oinarrietako onargarritasun irizpideak, konpromisoak eta murriztapenak.

2. Deialdi honen xedeko dirulaguntzak norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira.

3. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

Laguntza eskatzeko epea bukatzean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileei bakarrik emanen zaizkie laguntzak:

Onuradunak:

a) Toki entitateak izan beharko dira, eta gaur egun babestuak deklaratutako eta Natura 2000 Sarean dauden eremuen titularrak.

Ustiategia:

b) Eremu babestua deklaratzean ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:

1. Pitillasko Natura-erreserba eta inguruko babes eremua.

2. Larrako Natura-erreserba.

3. Aztaparretako Erreserba Integrala eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

4. Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua.

5. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba.

6. SIGPACen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.

4. oinarria.–Konpromisoak eta mugapenak.

Neurri honi atxikitzen zaizkion titularrek ondoko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte:

a) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, eskaera bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.

b) Urteko eskaeran, adieraztea ustiategiko zer lurzati den laguntzaren xedeko eta haietarako laguntza eskatzea.

c) Onartutako eta jasotako dirulaguntzei dagokienez, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro.

d) Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako mugapena betetzea. Hona zein diren:

1. Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremuan, herri-lurrak ez luberritzea ezta lantzea ere eskaeraren urtean.

2. Larrako Natura-erreserban, Aztaparretako Erreserba Integralean eta Ukerdiko Erreserba Integralean ez zur, ez egur, ez onddo aprobetxamendurik ez egitea eskaeraren aurreko urtean.

3. Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea, 2019ko abuztuaren 31tik 2020ko abuztuaren 31 arte.

4. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserban larreak ez aprobetxatzea eskaeraren urtean.

5. oinarria.–Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskaera bakarrean aurkeztuko dira. Urtero laguntza ematen ahalko zaie 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Laguntzaren eskaerak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 6 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira. Emateko eta ordaintzeko administrazio-egintza (6. oinarria) bakarra izanen da ebazpen berean.

2. Laguntzaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: eremu bakoitzerako hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider zehazturiko azalera, behin administrazio kontrolak eta bertatik bertarako kontrolak egin ondoren eta behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik jartzen diren zigorrak aplikatu baino lehen.

3. Hona hemen eremu bakoitzerako zenbateko unitarioak:

NATURAGUNEA

URTEKO ORDAINKETA
(euro/hektarea)

MURRIZTAPENAK

Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremua

200,00

Herri-lurrak eta luberritzea eta lantzea

Larrako Natura-erreserba eta Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

25,31

Zur, egur eta beste produktu batzuen aprobetxamendua

Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba

102,51

Larreen aprobetxamendua

Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua

73,15

Zur, egur eta beste produktu batzuen aprobetxamendua

6. oinarria.–Urteko ordainketak.

1. Onuradunek urtero eskatu behar dute ordainketa laguntzaren eskaera bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, 3. oinarriko baldintzak eta 4. oinarriko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte.

2. Ordainketaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider ordaintzeko kontuan hartutako azalera, behin kasuan kasuko kontrol administratibo eta landa kontrol guztiak egin ondoren, eta oinarri arautzaile hauen VII. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatu ondoren.

7. oinarria.–Bateraezintasunak.

Laguntza hau ez da bateraezina Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programako beste laguntza batzuekin, ezta laguntza zuzenekin ez Greening-en ordainketekin ere.

8. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea

1. 3. eta 4. oinarrietan zehaztatutako ez-betetzeak honako taula honetan tipifikatzen dira, eta haiei dagokien zehapena VII. eranskinean zehazten.

EZ-BETETZE MOTA

Baztertzailea (B)

–Onartua izateko baldintzak. 3. oinarria.

a) Toki entitateak izan beharko dira, eta gaur egun babestuak deklaratutako eta Natura 2000 Sarean dauden eremuen titularrak.

a) Eskatutako azalera eremu babestua deklaratzean ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:

1.–Pitillasko Natura-erreserba eta inguruko babes eremua.

2.–Larrako Natura-erreserba.

3.–Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

4.–Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua.

5.–Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba.

b) SIGPACen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.

–Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 4. oinarria.

a) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, eskaera bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.

b) Urteko eskaeran, adieraztea ustiategiko zer lurzati den laguntzaren xedeko eta haietarako laguntza eskatzea.

c) Onartutako eta jasotako dirulaguntzei dagokienez, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro.

d) Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako mugapena betetzea. Hona zein diren:

1.–Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremuan, herri-lurrak ez luberritzea ezta lantzea ere.

2.–Larrako Natura-erreserban, Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integralean eta Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea. Gainera, Larrako Natura-erreserban eta Aztaparretako Erreserba Integralean onddo aprobetxamendurik ez egitea.

3.–Las Cañasko urtegiko Natura-erreserban larreak ez aprobetxatzea.

2. Behar baino azalera gehiago deklaratzeari buruzko neurriak bete ezean, murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan ezarritakoarekin bat. Erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren aplikazio-xedapenak ezarri ziren. Beste konpromiso edo betebehar batzuk ez betetzeak berekin ekarriko du, aipatutako erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat, VII. Eranskinean deskribatutako penalizazioak aplikatzea.

VII. ERANSKINA

Zigorrak eta konpromisoak ez betetzearen portzentajeak, Batzordearen 640/2014 erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera

Onartua izateko baldintzak/irizpideak.

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Baztertzailea (B)

Laguntza emateko eta, zein den kasua, laguntza mantentzeko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituena.

Laguntzaren %100

Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

Konpromisoak edo beste betebehar batzuk.

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

URTEA

Zk.

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Oinarrizkoa (O)

Konpromisoa betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebetetik

1

1 edo gehiago

Laguntzaren %50

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %100

Nagusia (N)

Konpromisoa betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo posible da ondorio horiei bukaera ematea onargarriak diren bitartekoekin.

1

1

Laguntzaren %20

2 edo gehiago

Laguntzaren %40

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %40

Bigarren mailakoa (BI)

Betetzen ez bada, garrantzi txikia duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %5

2 edo gehiago

Laguntzaren %10

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %10

Hirugarren mailakoa (H)

Betetzen ez bada garrantzi eskasa duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %1

2 edo gehiago

Laguntzaren %2

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %2

Zigorrak eta konpromisoak ez betetzearen portzentajeak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera.

EZ-BETETZEAREN DESKRIBAPENA

EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA

SAILKAPENA

MURRIZTAPENAREN %

Bete gabea zenbatetik (%)

Bete gabea zenbatera (%)

Esparru abandonatua

0

20

Nagusia

20

20

100

Oinarrizkoa

100

Eskatutako laguntza lerroa bateragarria da esparruko SIGPAC erabilerarekin

0

50

Nagusia

20

50

100

Oinarrizkoa

50

Produktua bateragarria deklaratua esparruko SIGPAC erabilerarekin

0

50

Nagusia

20

50

100

Oinarrizkoa

50

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

0

100

Bigarren mailakoa

5

Produktu ikuskatua, laguntzarako lerroan onargarria dena, baina adierazitakoa ez bestelakoa da, eta beste talde batekoa

0

100

Nagusia

20

Iragarkiaren kodea: F2005001