121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zuntz optikoa sartzeko sare publikoa hedatzeko plana. Jendaurrean jartzea

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko maiatzaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zuntz optikoa sartzeko sare publikoa hedatzeko planaren espedientea, Lyntia Networks SAUk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zizur Nagusian, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2005178