121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea

Alkate udalburuak martxoaren 25ean eman 22/2020 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskudantziak bereganatzen dira, ekainaren 21eko 51/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu baitziren. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa–Alkatetzaren ekainaren 21eko 51/2019 Ebazpenaren bitartez Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumen guztiak bereganatzea, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako egungo alarma egoeragatik, eta betiere Estatuko eta autonomietako osasun agintariek emandako gomendioei jarraituz, ez baita gomendagarria udaletako kide anitzeko organoen bilkurak egitea, arrisku egoerak saihestearren.

Bigarrena.–Alkatetzak bereganatzea gai horietaz arduratzeko eskumena, bera baita eskudantzia horien organo eskuordetzailea, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoerak iraun bitartean nahiz haren luzapenetan, halakorik egonez gero.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kideei, iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren gardentasun atarian, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.”

Ribaforadan, 2020ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2005151