121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Leitzako Udalak, behar bezala baimendurik, enkante publikoan jarri du, baldintza-agiri itxien bidez, honako oihan aprobetxamenduaren adjudikazio hau:

1. lotea. Errekabeltz, Txara, Kantaribaso eta Isastiberde alderdietan, 4.363 metro kubikoz osatua. Hasierako prezioa: 63.392,63 euro, BEZa kanpo.

Baldintzen agiria Udaleko Idazkaritzan dago, interesdunen eskura; eskaintzak bertan aurkeztu behar dira.

Proposamenak aurkeztuko dira Leitzako Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (13:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Leitzan, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2005304