121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2020ko karga-tasak. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2020ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen 2020. urterako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia-jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2020ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2005229