121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete daitezen xedatuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55.1 artikuluan eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan (dekretu horren bidez onetsi zen 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Christian Jimeno Labarta. Jarduera: artegia (800 ardi). Tokia: 2. poligonoko 1016. lurzatia, Cabanillasen.

Cabanillasen, 2020ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2005236