121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

01/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2020ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Beteluko Udaleko aurrekontua aldatzeko 01/2020 espedientea.

Aldaketa hau egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondokoetan xedatuarekin bat.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Betelun, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2005315