121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Plan partziala SR3.1 sektoreko UD 16.A1 unitatean.
Behin betiko onespena

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Arroizko Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea SR3.1 sektoreko UD 16.A1 unitateko plan partziala, Arroizko Udal Planaren barrenean, Conservas Iturri SLk sustatuta. Plan hori Alkatetzaren 2020ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez, zeina 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 28an. Jendaurreko aldia iragan da, hilabetekoa, eta ez da planaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Arroitzen, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

ERANSKINA

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2005240