121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 580. lurzatian.
Behin betiko onespena

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Arroizko Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 580. lurzatian (Mendia kalea 23, Arroitz), Ismael Echarri Arrastiak sustatua. Azterketa hori Alkatetzaren 2019ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez, zeina 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 17an, eta jendaurreko aldia iragan da, 20 egun baliodunekoa, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Arroitzen, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2005238