121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Interesdunak epatzea, Giza Baliabideetako kudeatzailerako deialdiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoetan

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, gora jotzeko 20-00038, 20-00074 eta 20-00100 errekurtsoak aurkeztu direla Nafarroako Administrazio Auzitegian Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez aldi baterako betetzeko deialdiaren aurka. Deialdia Berriozarko Udaleko Alkatetzaren 2019ko abenduaren 23ko 20190497 zenbakiko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Era berean, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera Ezkirotz kalean; 31007, Iruña) ager daitezen, hamar egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Berriozarren, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2005184