12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko urriaren 30ean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa, legez eskatzen den gehiengoarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 12an.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garesen, 2019ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ERANSKINA

2020ko plantilla organikoa

KARGUA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA/TALDEA

SARBIDEA

ESKL.
OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAG.

EUSKARA
MAILA

EGOERA
ADMINISTRATIBOA

GRADUA

IDAZKARIA

1

F

A

OL

55

50

C1 nahitaezkoa

Hutsik

3

EUSKARA TEKNIKARIA (lanaldiaren %60)

1

LK

B

OL

20

C1 nahitaezkoa

Hutsik

BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA

1

ABLK

B

OL

10

B2 nahitaezkoa

Hutsik

INGENIARI TEKNIKOA, GIS-SIGen espezialista

1

ABLK

B

OL.

Merezimendua*

Hutsik

LAN-KONTRATUDUN FINKOEN IZENEN ZERRENDA, 2019KO ABENDUAREN 31N

Langileen izenen zerrenda

LANGILEAK

EGOERA

MAILA

LANPOSTUA

MARIEZKURRENA BALEZTENA, Miren Jaione

Administrazio-kontratuduna

A

Idazkaria-kontu hartzailea

ARMENDARIZ MURILLO, Begoña

Lan kontratuduna

B

Berdintasuneko teknikaria

IRAOLA NAVARRO, Marisa

Lan kontratuduna, lanaldiaren %60

B

Euskara teknikaria

LABURDURAK:

F = Funtzionarioa.

LK = Lan-kontratuduna.

ABLK = Aldi baterako lan-kontratuduna.

Lanean hasi zen eguna:

OL = Oposizio-lehiaketa.

Merezimendua*= baloratzekoa, hizkuntza-eskakizunen gainean propio onetsitako azterketako balorazio irizpideekin bat.

Osagarriak:

Lanpostuko osag. = Lanpostuko osagarria.

Eskl. osag. = Esklusibitateko osagarria.

Iragarkiaren kodea: L1916469