12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020rako lan-egutegia

Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2020ko aste barruko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege eguna).

–Urtarrilaren 17a, ostirala: San Anton (herrian jai).

–Martxoaren 19a, osteguna, San Jose eguna.

–Apirilak 9: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen Eguna.

–Urriaren 12a, astelehena: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 7a, astelehena: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Gainera, beste 4 jaiegun ezartzen dira herriko festak direla eta, langile bakoitzak aukeratu beharrekoak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko urteko lanaldiak 1.433 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

  • Lanaldiak, orokorrean, 6 ordu eta 30 minutu iraunen du, 8:30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2020rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2019ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2000048