12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontuaren espedientea, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201 eta 202. artikuluetan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2000046