12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena. Kreditu berezia

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2019ko aurrekontua aldatzeko 2/2019 espedientea; kreditu berezi bat gaitzeari buruzkoa da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. apartatuak, 18. artikuluko 2. apartatuari dagokionez (foru dekretu horrek garatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erripan (Odieta), 2019ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2000045