12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuko bigarren aldaketa, ondoko gastu hauei aurre egiteko: garai bateko Aritzalako kooperatibaren upategia erostea eta kreditu-gehigarria poltsa urriko 4 partidetarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aritzalan (Deierri), 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L1916459