12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

11/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2019ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8. aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontuan, kreditu-gehigarriak sortzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Vianan, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1916454