12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

3/2019 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3. aldaketa 2019ko udal aurrekontuan, kreditu-gehigarria sortzeko, hautetsien ordainsarien partidarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroan indarrean den araudian xedatuari jarraikiz.

Tulebrasen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L1916510