12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkura arruntean eta kontzejukideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 25ekoa), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea behin betiko onetsita geldituko da, automatikoki. Hona hemen aldaketaren testua:

Kreditu-gehigarriak

–Gastuetako partida hauek handitzea:

Partida: “Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Kontratudunak, mantentze-lanak 3”.

Zenbakia: 2419 1310002.

Oraingo zenbatekoa: 7.000,00 euro.

Gehikuntza: 3.000,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 10.000,00 euro.

Finantzabideak

–Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:

Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.

Zenbakia: 1-870.

Zenbatekoa: 3.000,00 euro.

Tebasen, 2019ko abenduaren 18an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L1916406