12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan

Bete beharrez 2016ko martxoaren 11ko osoko bilkuran hartutako erabakia, zerbitzu anitzetako enplegatua/etxezainaren lanpostua aldatu eta eduki hau eransten zuena: “Euskararen B2 mailako ezagutza”, bidezkoa da plantilla organikoa zuzentzea, zerbitzu anitzetako enplegatua/etxezainaren lanpostuari dagokionez. Hona hemen:

“Zerbitzu anitzetako enplegatua/etxezaina: lanpostu bat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %16,49. Arriskuko osagarria: %5,50. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizioa. Euskaraz jakitea: B2 maila. Egoera: jardunean.”

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Garesen, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1916205