12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Azkoiengo Udalaren eta Azkoiengo Musika Eskola erakunde autonomoaren 2020ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Azkoienen, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1916370