12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 04-NOV-19 (6/US).

“Ikusirik Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Cima Ingenieros SLUk aurkeztua. Ikusirik txosten hauek: Iruñerriko Mankomunitatearena (2019ko maiatzaren 22koa), Argiteria Publikoarena (2019ko maiatzaren 24koa), Hiri Kontserbazioarena (2019ko maiatzaren 28koa), Hiri barneko altzariena (2019ko ekainaren 4koa), eta Lorategiena (2019ko ekainaren 10ekoa); eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2019ko urriaren 25eko txostenarekin bat etorriz, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Cima Ingenieros SLUk tramitera aurkeztua.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki-taulan eta tokiko prentsan.”

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1916369